Ehun jarduera baino gehiago aurten, EHUren Udako Ikastaroetan
2012-03-23 14:24 jardunaldiakEHUren udako ikastaroak bagilaren 14an hasiko dira eta irailaren 15ean amaitu, tartean, abuztuaren 6tik 19ra deskantsua egongo da. Matrikulea egiteko epea, maiatzaren 2tik 31ra izango da eta bekak eskatzeko aukerea zabalik dago honezkero.
Bilbon aurkeztu dabe gaur egitaraua eta, krisiagaitik aurrekontua apur bat murriztu daben arren, aurreko urteetako maileari eutsiko deutsiela ziurtatu dabe ikastaroetako arduradunek. Ganera, ingelesezko eta euskerazko jarduerak ugaritu egin ditue eta egoitza kopuruak be gora egin dau. Bagilaren 14tik irailaren 15era izango dira EHUren 31. Udako Ikastaroak.
Gaur eguneko gizarte gaiei erreparau nahi deutsegu ikastaroen bidez, gizartean pil-pilean dagozan kezkei heldu, azaldu dau Iñaki Goirizelaia unibersidadeko erretoreak. Helburu horri erantzuteko, aurten 104 jarduera antolatu ditue eta nazinoarteko hamar biltzar be bai. Txina, arabiar udabarria, komunikabide publikoen zeregina, Europa barria eta abar sartu doguz ikastaroetan, mundu zabalean azken boladan gertatu diranak aztertu ahal izateko, ganeratu dau Goirizelaiak.
EHUren ikastaroetan ohikoa izaten dan legez, ekonomia eta enpresen alorrak pisu handia izango dau. Krisi ekonomikoa eta haren ondorioak aztertuko dira, erreformak, merkaduak, aurrezki kutxen egoerea eta beste hainbat gai. Era berean, sasoi barriotako demokraziaren kontzeptuaz jardungo dira eta Telebista publikoa eta demokrazia izeneko ikastaroa be egongo da. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailagaz alkarlanean dabil Euskal Herriko Unibersidadea eta, holan, osasunagaz lotutako 14 kurtso be eskainiko ditue. Irakasteko ikasten izenburuko gai-moltsoaren barruan, ostera, hezkuntzearen inguruko 27 ikastaro egongo dira, akaso nabarmenena, Hungariako Anna Tardosek gidatuko dauena, ume jaiobarrien autonomiari buruzkoa. Bestetik, euskerearen bilakaerea eta normalkuntzea aztertuko dira eta euskerazko komunikabideek be lekua izango dabe.
Euskeraz, 16 ikastaro emongo dira eta, ingelesez, beste dozena bat. Urtetik urterako joereari jarraituz, gero eta aniztasun handiagoa daukagu hizkuntzei jagokenez, nabarmendu dau Iñaki Goirizelaiak. Kurtsoen egoitzen kopuruak be gora egin dau, Euskal Autonomia Erkidegoko ia baztar guztietara heltzen gara. Holan, Donostia, Bilbo eta Gasteizen ez eze, Arantzazu, Azpeitia, Azkoitia, Tolosa eta Guardian be ibiliko dira.
Horregaz guztiagaz batera, EHUren udako ikastaroen egitarauaren barruan, nazinoarteko hamar kongresu egongo dira. Besteak beste, atzerriko unibersidadeetan euskerea irakasteko prestakuntzeari buruz Etxepare institutuak preparautakoa, Europako kriminologiaren biltzarra, txinatar ikerketen nazinoarteko kongresua eta energia eraginkortasunari buruzkoa.
Krisiak krisi, proposamen barritzaileak dakarguz aurten, esan geinke udako ikastaroak erabat finkatuta dagozala, egoera koiunturalen ganetik, azpimarratu dau Iñaki Goirizelaiak. Ikastaroen zuzendari Jose Luis de la Cuestak zehaztu dau aurrekontua txikitu dabela aurten, igazko miloe eta erdi eurotik aurtengo 1,4 miloera, baina kalidadean ez dala igarriko, gastua kontroletako ahalegin berezia egin dogu, baina ikastaro kopuruan ez dogu behera egin, azaldu dau. Igaz, 8.000 bat persona matrikulau ziran kurtsoetan eta, aurten, antzeko kopuruetan ibiltea aurrikusi dau de la Cuestak, gure ahalmena ikusita, nik uste dot kopuru aproposena 7.500 partaidekoa litzatekela. EHUren udako ikastaroak bagilaren 14an hasiko dira eta irailaren 15ean amaitu, tartean, abuztuaren 6tik 19ra deskantsua egongo da. Matrikulea egiteko epea, maiatzaren 2tik 31ra izango da eta bekak eskatzeko aukerea zabalik dago honezkero.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!