Kupela taldeak 'Gailurrak ikutuz' disko barria kaleratu dau

Bizkaie! 2012-03-23 14:59   Musikea

Kupela taldeak Gailurrak ikutuz diskoa kaleratu barri dau Elkar etxeagaz. Betiko lez, jantzarako abesti aproposak sortu ditue, baina oraingoan giro lasaian entzuteko be egokiak. Aurreko lanen aldean desbardina dala nabarmendu dabe musikariek, izan be bertsoak hartu ditue oinarria diskoa osotzeko.

Kupela taldeak Gailurrak ikutuz diskoa kaleratu barri dau Elkar etxeagaz. Betiko lez, jantzarako abesti aproposak sortu ditue, baina oraingoan giro lasaian entzuteko be egokiak. Aurreko lanen aldean desbardina dala nabarmendu dabe musikariek, izan be bertsoak hartu ditue oinarria diskoa osotzeko. Hain zuzen be, Mitxelena, Lasarte, Lazkaotxiki, Lopategi, Gorrotxategi, Antonio Mari Loidisaletxe, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañaren bertsoak, eta Angel Larrañagarenak berarenak be kantau ditue.

Bertsoak abestu ziran doinuan jaso ditu taldeak, eta Xabier Zabalek moldatu ditu Gailurrak ikutuz diskorako. Lanaren produkzinoa Mikel F. Krutzagaren gidaritzapean egin da, Donostiako Elkar estudioetan. Nahasketak eta masterizazinoa Musikart estudioan egin dira, Amezketan.

Gailurrak ikutuz grabazinoan kolaborazinoak euki ditue, esaterako, Arkaitz Miner (mandolina, biolina eta gitarrea) eta Aitor Furundarena (soinua). Horrezaz gan, Saizarko festa kantan, Angel Larrañagagaz batera Andoni Egaña bertsolariak kantau da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu