Emigrazino txinatarraren erradiografia (eta III)
2011-06-07 15:49 BidaideMundu mailako krisi ekonomikoak migrazino-lekualdatzeak errotik aldatu ditu. Qingtian-en gazte gehienek begiak mendebaldera luzatzen dituen arren, badira hilzorian dagoan Europatik Txinako ekonomiaren susperraldia ikusita bueltan doazenak.
Gorbeialdeko kanta tradizionalak batu ditu Gontzal Mendibilek 'Neure txiki polita' diskoan
2011-06-07 15:19 MusikeaBarru-barrutik, bihotzetik hara, ataratako kantu-bildumea da honako hau, Gontzal Mendibilek berak azaldu dauenez, Neure txiki polita (Elkar) diskoaren aurkezpenean, Bilbon. Izan be, Zeanuriko kantariak txikitako bizimoduko oroitzapenak izan ditu gidari disko barriko kantuak preparetako, eta autortu dauanez, Gorbeia izan dau inspirazino-iturri.
'Mugarik gabeko emakumeak' erakusketea ikusgai, EHUren Bilboko Esperientzia Gelan
2011-06-07 14:50 KultureaMunduko Jendeen Jaialdiak Mugarik gabeko emakumeak izeneko erakusketea zabaldu dau, Bilboko EHUren Esperientzia Gelan (Espainiako Bankua 2). Festibala bera bagilaren 20tik 26ra bitartean egingo da, Bilbon, eta erakusketea honen aurrekaria da.
Michael Mayerren emonaldia bagileko Art After Dark egitarauaren barruan
2011-06-07 12:59 MusikeaMichael Mayer Alemaniako musika elektronikoko musikari garrantzitsuenetakoa izango da barikuko (bagilaren 10a) Art After Dark egitarauko protagonistea, Bilboko Guggenheim Museoan. Gaua, 22:00etan hasiko da, Bilboko Fever klubeko Auto DJ egoiliarraren eskutik.
Gaur inaugurau dabe Cristobal Balenciaga diseinatzaile getariarraren Museoa
2011-06-07 11:53 kulturbizGaur eguerdian inaugurau dabe Cristobal Balenciaga Museoa, eta Espainiako erregina izango da ekitaldiko protagonista nagusia. Bagilaren 10ean, barriz, herritarrentzat zabalduko dabe. Museoak diseinatzaile getariarraren 1.200 pieza ditu, baina orain 90 dagoz ikusgai.
Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako bi upategi saritu ditue nazinoartean
2011-06-07 11:00 Jan edanakBizkaiko Txakolina jatorrizko-deiturako Balmasedako Egia Enea eta Durangoko Bikandi upategiak saritu ditue. Balmasedako upategiak Zilarrezko Bakoa izeneko espainiar saria irabazi dau, eta Durangokoak Zilarrezko Domina Bruselako Concours Mondial izeneko lehiaketan.
32 bertsolari sailkatu dira irailean jokatuko diran Gpuntuaren final-zortzirenetarako
2011-06-07 10:42 BertsolaritzeaJoandako astegoienean Urretxu-Zumarragan jokatu diran bi saioakaz (Gorka Azkarate eta Endika Igartzabal nagusitu dira) amaitu da Gpuntuko lehenengo Fasea. Danetara, 20 saio jokatu dira maiatzaren 8an hasi eta bagilaren 5era bitartean, 10 herritan.
Getxoko Aste Berdeak gitxiago erabili eta hobeto bizitearen alde egingo dau asteon
2011-06-06 18:49Gutxiago erabili, hobeto bizi lemapean, bagilaren 6tik 12ra Aste Berdea atondu dau Getxoko Ingurumen Arloak, Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna dala eta. Keltse Eiguren arloko zinegotziak azaldu dauenez, Getxoko herritarren artean kontzientzia ekologikoa suspertzeko asmoa dauka ekimenak.
'Escritores euskéricos contemporáneos' liburua aurkeztu dabe gaur Bilbon
2011-06-06 15:52 KultureaAulestiak azaldu dauenez, 2009ko Liburu Azokan aurkeztu eban Estigmatizados por la guerra liburuaren jarraipena da hau, orain XX. mendeko euskal literaturea aztertzea helburu dauelarik. Horretarako, 23 idazleren lanak aztertu ditu.
'Urre sakratua. Kolonbiako arte prehispanikoa' erakusketa ikusgarria edegi dau Bilboko Arte Eder Museoak
2011-06-06 15:51 KultureaUrre sakratua. Kolonbiako arte prehispanikoa erakusketan Bogotako Urrearen Museotik ekarritako 253 pieza batu ditu Bilboko Arte Eder Museoak. Urregintzako tresna ugari dagoz ikusgai, besteak beste, maskarak, bularrekoak eta lepokoak. Erakusketea irailaren 4ra arte egongo da zabalik.
8.408 ikaslek egingo ditue eguaztenetik aurrera unibersidadean sartzeko probak UPV/EHUn
2011-06-06 15:35Bagilaren 8an, aurten Batxilergoa amaitu daben Euskal Autonomia Erkidegoko 8.408 ikaslek (1.136 Arabakoak, 4.215 Bizkaikoak eta 3.057 Gipuzkoakoak) unibersidadean sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 3,4 gehiagok. Azterketak euskeraz egingo ditue 5.078 lagunek eta gaztelaniaz, barriz, 3.330.
Urkiolako komunidadeari eskerrona agertuko deutso Gerediagak
2011-06-06 14:07Gerediaga Elkarteak Urkiolako komunidadeari eskerrona agertzeko ekitaldia antolatu dau bagilaren 12rako, San Antonio egunaren bezperan, Urkiolako Santutegian, eguerdiko 13:00ean. Urteetan, misiolariek ez eze Urkiola jagoten, mantentzen, zuzpertzen borondatez ibili diran lagunek egindako lana eskertzeko omenaldia izango da.
Ricardo Badiola: 'Militantismoa izan da gure ardatz, horrek eroan eta bultzatu gaitu'
2011-06-06 13:27 BarriketanBostak Bat alkarteko kidea
Euskal Eskola Publikoaren 20. jai jentetsu eta arrakastatsua Bilbon
2011-06-06 13:12Euskal Eskola Publikoa euskal hezkuntza sistemearen ardatza dala gogoratu eban Ana Puente EHIGEko presidenteak hasierako hitzaldian eta honen alde egiteko arrazoiak zeintzuk diran zehaztu: kalidadezko Euskal Eskola Publikoa, barritzailea, dobakoa, danona, solidarioa, euskalduna, laikoa, autonomoa, inklusiboa, demokratikoa, herriari lotua...
AEK-k Euskararen Bideak kanpaineari ekin deutso uda sasoiari begira
2011-06-06 12:32 Euskerea berbagaiEuskaltegietan eskainiko diran hiru, lau eta bost orduko euskalduntze ikastaroez gan, aurten 3. edo C1 mailea on-line egiteko aukerea be izango da AEKn, euskaltegira hurreratzerik ez edota opor lekutik ibili nahi dabenentzako. Ikastaro honen iraupena 100 ordukoa izango da.
Lekeitioko R.M. Azkue ikastetxeko ikasleek Elhuyar Fundazinoaren Zernola Olinpiadaren lehenengo saria jaso dabe
2011-06-06 11:07IX. Zernola Olinpiadea 2010-2011 ikasturtean zehar egin da, eta danetara Euskal Herriko 46 ikasgela ibili dira lehian.
Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal txapeldun
2011-06-06 10:46 BertsolaritzeaPuntu guztiak batuta, Txaber Altube -14 urtera artekoetan- eta Nerea Ibarzabal -16-18 urte bitartekoetan- izan ziran txapeldunak. Eurak eta euren ataleko bigarrenek be -Arrate Gaztelu eta Imanol Uria- kantauko dabe Agurainen hilaren 18an, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.
Julian de Ajuriaguerra omentzeko jardunaldiak haren jaiotzearen mendeurrenean
2011-06-03 15:48 jardunaldiakJulian de Ajuriaguerrari omenaldia Jardunaldiak. 1911-2011 Bere jaiotzaren mendeurrena. Bere pentsamentuaren gaurkotasuna: gaixoa bere osotasunean omenaldi jardunaldiak bagilaren 10ean eta 11n izango dira Bilbon, BBK Kultur Gelan eta Baionan, IUT—Château Neuf-en.
Fermin Muguruza irakasle Mexikoko Unibersidadean
2011-06-03 15:38 BarriakDokumental musikala, gero eta garrantzitsuagoa dan genero zinematografiko legez aztertuta, zenbait maisu-eskola emongo ditu Muguruzak, eta bidebatez, Irungo musikariak ikusentzunezkoaren arlo honetan eginiko lanaren erakustaldia be izango da.














Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...