'Elgoibarko ahozko euskara' liburua aurkeztu dabe Bilbon

Dabi Piedra Robledo 2011-04-04 15:30   Euskerea berbagai

Bere doktore-tesian oinarritutako liburua Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, aurkeztu dau Jesus Mari Makazaga egileak. Ekitaldi berean, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak be banatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Gida-baimena euskaraz' kanpaineak 150 euroko txeke bana eskainiko deutse azterketea euskeraz egiten dabenei

Bizkaie! 2011-04-04 15:15   Euskerea berbagai

Gida-baimenaren prestaketea eta azterketea euskeraz egitea bultzatzea helburu dauen kanpainearen bigarren edizinoak gazteakana zuzenduko ditu baliabideak, igaz auto-eskolei laguntzinoak eta materialak emon ondoren.

Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau Bilboko BreakOnStage jaialdian

Bizkaie! 2011-04-04 15:00   Musikea

BreakOnStage jaialdiaren hamargarren edizinoa Bilboko Kasilla kirolgunean egingo da asteburuan, apirilaren 9an. Munduko breakdance arloko azken lehiaketako irabazle Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau bertan egunean.

Jare eta Basaki talde bizkaitarrek disko barri bana atarako dabe udabarrian

Bizkaie! 2011-04-04 13:37   Musikea

Oihuka diskoetxeak udabarrirako nobedadeak prest daukaz. Disko barri bigaz dator diskoetxe gipuzkoarra: Jare talde barriaren Itxaropenaren ertzean eta Basakiren Egunero hasten da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Libiako petroleoa herritarren giza eskubideen defentsaren gainetik?

Markues 2011-04-04 13:03   Begi betegarri

Nazinoarteko Zinema eta Gastronomia Jardunaldiak Gasteizen apirilaren 4tik 7ra

Bizkaie! 2011-04-04 12:37   Barriak

Mundu bat begirada anitz lemapean, apirilaren 4tik 7ra, arabiar herrietako, Alemaniako, Kataluniako, Frantziako, Galiziako, Greziako, Italiako, Japoniako, Poloniako eta Errusiako zinemagaz eta gastronomiagaz gozetako aukerea izango da. Ekitaldietarako sarrera libre eta dobakoa da, edukiera bete arte.

Manex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela

Bizkaie! 2011-04-04 11:02   Bertsolaritzea

Manex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela. Zapatuan, Gasteizeko Printzipal aretoan 800 lagunetik gora batu ziran bertsoaren inguruan. Iñaki Murua Bertsozale alkarteko lehendakariak eta Blanca Gomez de Segura artisauaren eskutik eskuratu eban txapela eta oroigarria Agirrek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jorge Oteizaren 44.000 agiri ipini barri ditue Interneten

Bizkaie! 2011-04-01 16:30

Altzuzako Oteiza museoak Jorge Oteizaren 44.000 agiri ipini ditu Interneten. Besteak beste, artistearen artxibo personaleko 9.000 idatzi batu ditue www.museooteiza.org webgunean.

Arthur eta munduen gerra

Koldo Isusi Zuazo 2011-04-01 15:56   Zinema kritikak

Edade batetik gorako umeentzako, 8-10 urtetik gorako umeentzako zein helduentzako animazinoko filma da. Gustora ikusten da filma, efektu bereziakaz horniduta dago, zeozelan mundu erreala eta fikzinokoa buztarturik agiri dira eta umore puntuak be baditu. Edozelan be, gerrea dago oinarrian eta hain modu gordinean agertzea gogorregia begitantzen jat umeentzako.

Bizkaiko 150 ikaslek parte hartu dabe gaur VIII. Coca-Cola Idazlan Lehiaketan

Bizkaie! 2011-04-01 15:23   sariak-autortzak

Bizkaiko hogeita hamairu ikastetxetako 150 ikaslek hitzordu berezia euki dabe gaur goizean Sarrikoko Fakultatean; izan be, Norbega enpresearen (Espainia iparraldeko Coca-Cola freskagarriaren botilaratze lantegia) Coca-Cola Idazlan Lehiaketearen zortzigarren edizinoa martxan dago.

'Mundu hobe batean' zinema-aretoetan ikusgai, Zinema Euskaraz programearen eskutik

Bizkaie! 2011-04-01 13:26   Barriak

Mundu hobe batean (In a Better World) filma euskeraz estreinauko dabe barikuan, hilaren 1ean, Euskal Autonomi Erkidegoko uriburuetan. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinema Euskaraz programearen barruan dago euskerazko hau estreinaldi hau.

Expodistrito programako bost erakusketa ibiltari barri ikusgai honezkero

Bizkaie! 2011-04-01 11:13   Kulturea

Expodistritok, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen dan aldi baterako erakusketa zikloak, pinturea, marrazketea eta argazkiak ardatz hartuta, urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua abiarazoko dau gaur, hilak 1.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kontseiluak udalen hizkuntza-politiken neurketea jasoten dauen webgune barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-04-01 10:50

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren www.udalenhizkuntzapolitika.org webgunea udaletako hizkuntza-politiketan interesa dauen edozeinentzat baliogarria izango da.

Euskal gramatika multimedia Interneten ipini dau Euskal Herriko Unibertsitateak

Dabi Piedra Robledo 2011-03-31 15:42

Sareko Euskal Gramatika Internetera ekarritako gramatika arrunt bat baino gehiago da, mundu multimediak emoten dituan aukerak aprobetxauta, erabiltzaileek modu guztietako konsultak egin leikiez eta, testuez ganera, argazkiak, bideoak, grabazinoak eta grafikoak ikusteko erea dago.

Ipar Uribe eta Busturialdea aurrera doaz Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketan

Bizkaie! 2011-03-31 14:37   Bertsolaritzea

Derion eta Zallan egindako saioakaz, amaitu da honezkero sailkapen-fasea. Derion Ipar Uribe eta Durangaldeko taldeen arteko lehia izan zan eta Zallan, barriz, Enkarterri eta Busturialdekoen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Ipar Uribe eta Busturialdea izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berrizko ondareari jagokozan fitxa didaktikoak sarean konsultau daitekez

Bizkaie! 2011-03-31 12:06

Egitasmoa Udalak garatutakoa izan zan eta horretarako Labayru Ikastegiaren laguntzinoa izan eban. Horregaitik, www.berriz.org udaleko webgunean ezeze, Labayru Ikastegiaren www.herriondarea.org atarian be konsultau daitekez fitxak.

Zientziara hurreratzeko aukerea izango dabe gazteek Elhuyarren Zientzia Udalekuetan

Bizkaie! 2011-03-31 11:27

Bigarren urtez, gazteek Zientzia Udalekuez gozetako aukerea eukiko dabe. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen dau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Basartena Laburmetraien IV. Jaialdia aurkeztu dabe Urdulizen

Bizkaie! 2011-03-30 18:02   Barriak

Basartena Laburmetraien IV. Jaialdia aurkeztu barri dabe Urdulizen. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30an amaituko da; laburmetraiak euskeraz zein gaztelaniaz egin daitekez.

B.B. King, Chick Corea, John McLaughlin, Cyndi Lauper eta Jan Garbarek, Donostiako 46. Heineken Jazzaldian

Bizkaie! 2011-03-30 17:41   Musikea

B.B. King, Chick Corea, John McLaughlin, Cyndi Lauper, Jan Garbarek eta Cassandra Wilson dira Donostiako 46. Heineken Jazzaldiak garagarrilaren 21etik 25era bitartean izango dituan izar nagusiak, besteak beste. Aurten, barrikuntza legez, egunotan zabaldu daben San Telmo Museora zabalduko da jazzaldi donostiarra hiru gautan.