'Gida-baimena euskeraz'-ek gidatzeko simuladorea eta berbaldiak eskainiko ditu Iñigo Olabegogeaskoetxea pilotuagaz

Bizkaie! 2012-04-19 12:44   Euskerea berbagai

Simuladoreagaz lehenengo saioa bart izan zan Algortako Gaztelekuan. Gaur, hilak 19, barriz, Fadurako institutuan izango da eta Iñigo Olabegogeaskoetxea pilotuagaz bi solasaldi izango dira. Hurrengo egunean, hilaren 20an, gauza bera izango da, baina Aixerrota institutuan. Gazteek, simuladorean jolasteaz gan, testak euskeraz egiteko aukerea izango dabe eta baita liburu teorikoa ikusteko aukerea be.

17 eta 23 urte arteko gazte getxotarrek aste honetan Getxoko Udalak gida-baimena euskeraz egiteko emoten dituan diru-laguntzinoei buruzko zehetasunak batzen dituan informazino liburuxkea jasoko dabe etxean eta gidatzeko simuladore bategaz praktiketako aukerea izango dabe Gaztelekuan eta Fadura eta Aixerrota Institutuetan. Gainera Iñigo Olabegogeaskoetxea rally pilotuak berbaldi batzuk eskainiko ditu aitatutako ikastetxeetan.

Simuladoreagaz lehenengo saioa bart arratsaldean izan zan Algortako Gauegun Gaztelekuan. Gaur, hilak 19, barriz, Fadurako institutuan izango da eta Iñigo Olabegogeaskoetxea pilotuagaz bi solasaldi izango dira. Hurrengo egunean, hilaren 20an, gauza bera izango da, baina Aixerrota institutuan. Gazteek, simuladorean jolasteaz gan, testak euskeraz egiteko aukerea izango dabe eta baita liburu teorikoa ikusteko aukerea be. Horrezaz gan, Udalak Gida-baimena euskeraz kanpaineari buruzko informazinoa eskainiko deutse. Horren bidez, ekimenean parte hartzen daben udalerriko zazpi autoeskoletako batean (Algorta, Amezti, Arias, Dam, Getxo, San Inazio etaUribe Kosta) gida-baimena preparau eta azterketea euskeraz egiten dabenei diru-laguntzinoa emongo deutse Udalak.

Alkarbide, udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuen bilguneagaz eta Foru Aldundiagaz alkarlanean antolatutako kanpaineak aurten, barritasun legez, Diputazinoak eta APAVI-k sinatutako hitzarmena dakar. Horren bidez heziketa ikastaroa eskainiko deutse autoeskoletako irakasle euskaldunei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu