Merioaren ibilbidea dala-ta Gerediagako Batzarretxea bisitauko da apirilaren 20tik aurrera
2012-04-19 12:28Gerediaga Alkarteak Merioaren ibilbidea izeneko ekintzari hasierea emongo deutso datorren barikuan, apirilaren 20an. Ekintzaren helburua da orain bost mende Durangaldeak eukan eraketa politikoa ezagutarazotea. Horren barruan, egiten da Gerediagako Batzarretxearen bisitea.
Gerediaga Alkarteak Merioaren ibilbidea izeneko ekintzari hasierea emongo deutso datorren barikuan, apirilaren 20an. Ekintzaren helburua da orain bost mende Durangaldeak eukan eraketa politikoa ezagutarazotea. Horren barruan, egiten da Gerediagako Batzarretxearen bisitea.
Eskualde horretan Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza ofizial dan horretara egindako —San Salbador eta San Klementeren baseleizea— bisitaldiaz ganera, ibilbidean beste gune interesgarri batzuk be ikusiko ditue ikasleek, esaterako Momoitoko San Juan, Garai, Astolako auzitegia (Abadiño), Muntsaratz torrea (Abadiño), Sanagustinetxebarria (Elorrio) eta Elorrio herria bera.
Gerediaga Alkartearen ekimen hori 2009. urtean egin zan lehenengoz. Aurtengo Merioraren ibilbidea datorren barikuan, apirilaren 20an, hasiko da eta horko horretan Nuestra Señora de Lourdes ikastetxeko (Elorrio) 33 ikaslek hartuko dabe parte. Ikasleen lehen taldea goizeko 11:45ean helduko da Gerediagako Batzarretxera.
Eskualdeko ikasleen artean Merioaren ibilbidea ekitaldiaren sustapena egiten igaz hasi zan Gerediaga Alkartea, eta aurten barrikuntza bi dagoz: Bizkai guztiko ikasleei zabaldu jakela eta Gerediagako batzarretxaren bisitea be sartu dala.
Goiz guztian zehar, aldez aurretik hitzordua eskatu daben ikastetxeetako ikasleak Durangoko Merindadea izan zanaren lekurik adierazgarrienetatik ibiliko dira eta landalur eta uriguneetako bizileku ezbardinak ezagutzeko aurkerea izango dabe, baita ordukoen antolaketa politikoa zelakoa izan zan be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!