'Isilarazitako kartografiak. Errepresio frankistaren esparruak' erakusketea aurkeztu dabe Gernikan
2011-02-25 14:23 KultureaGernikako Bakearen Museoan aurkeztu dabe gaur, hilak 25, bagilaren 12ra arte ikusgai egongo dan Isilarazitako kartografiak. Errepresio frankistaren esparruak erakusketea, Valentziako Unibersidadeak eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak antolatuta.
Labayruk hiztegi testuinguruduna sareratu dau
2011-02-25 13:20Labayru Ikastegiak Labayru Hiztegia eta Diccionario Labayru hiztegien bersino testuinguruduna sareratu barri dau. Orain dala urte bi hiztegiok interneten ipini zituan Labayruk, baina orain arte ez da edukia oso-osorik egon.
Kepa Junkera eta Ken Zazpi Musika sarietako hautagai
2011-02-25 12:00 MusikeaLehiatuko diran artisten artean Euskal Herriko hainbat musikari dagoz; besteak beste, Kepa Junkera (musika tradizionaleko diskorik onena) eta Ken Zazpi-ren Itsasoa gara (euskerazko kantarik onena).
UEUk Udabarriko eskaintzea aurkeztu dau
2011-02-25 11:07 jardunaldiakUdako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarreko Ikastetxe Nagusiko udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Prentsaurrekoan Karmele Artetxek, UEUko Zuzendariak eta Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak parte hartu eben.
Manuel Galiana: 'diktadurak desagertu arren, demokraziak ez dau irabazten'
2011-02-25 10:39 BarriketanIdazlea, nazinoarteko politika gaietan aditua
Euskaltzaindiak Joseba Intxaustiren eta Mikel Zalbideren liburu bana argitaratu ditu
2011-02-25 10:17 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak liburu barri bi aurkeztuko ditu gaur hilak 24 Bilboko Plaza Barriko egoitzan: Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainaren Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak eta Mikel Zalbide euskaltzain osoaren Euskararen Legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa.
Edu Basterrak jazz, blues eta rock doinuak batu ditu 'Crónicas locales' disko barrian
2011-02-24 17:21 MusikeaHamar urte diskorik atara barik egon ostean, Edu Basterrak hamabi kantako Crónicas locales lana aurkeztu dau Bilbon. Rocka, jazza, popa eta bluesa nahastau ditu musikari bilbotarrak behar barrian.
Deabru Beltzak konpainiak otso bildurgarriz beteko ditu Bilboko aratusteak
2011-02-24 14:49 KultureaDeabru Beltzak konpainiak otso bildurgarriak protagonista dituan The Wolves kale antzerki ikuskizun barrria aurkeztu dau gaur Bilbon.
Bilboko Alondigeak bere 50.000 zenbakidun hó txartela egin dau
2011-02-24 14:42Bilboko Alondigeak ateak zabaldu zituanetik 8 hilebete eta erdi inguru pasau diranean, 2.550.000 lagunek bisitau dabe zentroa, hau da, 300.000 persona hilero, bataz beste. Era berean, 220.000 lagunek baino gehiagok bisitau dabe Mediatekea, funtzionamenduan egon dan 114 egunetan.
Bilboko Itsas Museoaren historia Playmobilen bidez ikusgai
2011-02-24 14:12 Kulturea2011ko proiektuak aurkeztu ditu Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta deigarriena, Playmobil erako figuratxuakaz egindako diorama multzoa da, aurrerantzean museoko erakusketen osogarri izango dana. Museoaren historia kontau gura izan dogu, baina modu atseginagoan, azaldu dau Jon Ruigomez museoko zuzendariak.
Arte Eder Fakultadeko ikasleek antxinako bagoneten erreplikak margotu ditue 'Mineral Art' proiektuaren barruan
2011-02-24 12:05 KultureaMineral Art proiektua Abanto Zierbenako Udalak eta Enkarturrek antolatu dabe, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadearen laguntzaz. Helburua, Meatzaldeko kultura-ondarea sustatzea da, bide sortzailea eta artistikoa erabilita.
'Hermanos de Baile' ikuskizun arrakastatsua Ermua Antzoki barriztuaren egitarauan
2011-02-24 10:44 kulturbizAreto barriztuaren inaugurazinoa gaur iluntzean egingo da, 20:00etan, Ainhoa Zuazua sopranoaren kantaldiagaz.
Santiago Sierra artistak hitzaldia emongo dau Arte Eder Fakultadean
2011-02-23 17:02 kulturbizArtista madrildarrak artearen munduaren ganeko bere ikuspuntuari buruz jardungo dau zezeilaren 24an, Arte Eder Fakultadeko aretoan.
Julian Azkarate 'Txanbolin' txistulari ezaguna hil da
2011-02-23 14:31 kulturbizHiletea gaur bertan izango da, 19:00etan, Abadiñoko San Trokaz parrokian. Durangaldeko Gerediaga alkarteak igaz, bagilaren 5ean, omenaldia egin eutson 38. Ezpadantzari Egunean.
'Plater hautsiak', Euskal Herriko zeramikea ikusgai Bilboko Arkeologi Museoan
2011-02-23 13:44 KultureaHego Euskal Herriko hainbat lekutatik ekarritako ia 75 pieza batu ditue Plater hautsiak zabaldu barri daben erakusketan. Maiatzaren 1era arte egongo dira ikusgai zeramikok.
Gaur abiatuko da Barrutirock talde barrien zirkuitua
2011-02-23 11:02 MusikeaÚltimo día eta Two mules and a Rainbow taldeen kontzertuek emongo deutse hasierea gaur iluntzean Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Barrutirock ekimenari.
Audience taldeak zuzenean aurkeztuko dau 'Audience plays Amerikanuak' ikusentzunezkoa
2011-02-23 10:40 MusikeaAudience taldeak Amerikanuak soinu bandarako sorturiko konposizinoak zuzenean aurkeztuko ditu, Audience plays Amerikanuak emonaldian, 2010ean Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentalaren irudietan oinarrituta.
Jet Lag Bio 11 ekimenak makina bat ideia jaso ditu
2011-02-23 09:54 jardunaldiak Proposamenak bialtzeko epea martiaren 4an amaituko da.Iluntasunaren eta neoiaren arteko mugea
2011-02-22 17:38 BidaideTxina eta Ipar Korearen arteko Adiskidetasunaren Zubiaren alde bateko eta besteko ikuspegia guztiz desbardina da.
Donostiako Orfeoiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak Social Antzokia berrinaugurauko dabe zapatuan
2011-02-22 16:43 MusikeaBasauriko areto ezaguna zarratuta egon da barriztatze lanak dirala eta.






















 
					 
					 
					 
					 
					 
					 
					 
					
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...