Garbage, Bloc Party, Mumford & Sons eta The Jon Spencer Blues Explosion bandak, Bilbao BBK Liven

Bizkaie! 2012-03-07 10:30   Musikea

Bilbao BBK Live jaialdia zazpigarren edizinoko kartela osotzen dabil; antolatzaileek jakinarazo dabenez, Garbage, Bloc Party, Mumford & Sons eta The Jon Spencer Blues Explosion taldeak be Kobetamendin izango dira garagarrilean. Horrezaz aparte, Zea Mays talde bilbotarra zuzenean ikusteko aukerea eukio dogu.

Bilbao BBK Live jaialdia zazpigarren edizinoko kartela osotzen dabil; antolatzaileek jakinarazo dabenez, Garbage, Bloc Party, Mumford & Sons eta The Jon Spencer Blues Explosion taldeak be Kobetamendin izango dira garagarrilean. Banda horreekaz batera, ondoko honeek be joko dabela adierazo dau Last Tour Internationalek: Four Tet, Ben Howard, Enter Shikari, Young Guns, Here Go Magic eta Pure Love. Horrezaz aparte, Zea Mays talde bilbotarra zuzenean ikusteko aukerea eukio dogu.

Garbage taldea 1995ean sortu eban Shirley Manson abeslari eskoziarrak, Butch Vig, Steve Marker eta Duke Erikson AEBetako produktoreekaz. 2005 urtera arte¡ lau disko argitaratu zituen, eta 14 miloe kopia baino gehiago saldu. Etenaldi luze baten ostean, taldearen bosgarren lana ekarriko dabe Bilbora, maiatzean kaleratuko dan Not Your Kind of People.

Bloc Party ezaguna egin azkenaldian indie-rock musikan. Estudioko laugarren diskoa atontzen dabilz. The Jon Spencer Blues Explosion 1991ean sortu zan New Yorken, Jon Spencer, Judah Bauer eta Russell Simins musikarien eskutik. 20 lan plazaratu ditue, estudioko diskoak, EPak eta singleak, tartean. Mumford & Sons folk taldea bigarren lana prestetan dabil. 2009an argitaratutako Sigh No More beharrak arrakasta handia izan eban.

Kartela ez dago oraindino guztiz zarratuta; antolatzaileek azaldu dabenez, laster banda gehiagoren barri emongo dabe. Aurtengo kartelburuak, oraingoz, The Cure eta Radiohead dira. Bilbao BBK Live festibala garagarrilaren 12tik 14ra bitartean egingo da. Aurten, hiru agertoki eta karpea ipiniko ditue; eta 60 bat artista etorriko dira, igaz baino 20 gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu