Aurtengo Ibilaldiak badauka daborduko abestia eta bideoklipa

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-06 13:53   Musikea

Aurtengo Ibilaldiak badauka daborduko kantea eta bideoklipa, Maiatzean meatzean. Gaur aurkeztu ditue bitzuk, Bilboko Kafe Antzokian. Abestiaren berbak Trapagaraneko Ion Berrocal bertsolariak idatzi ditu, eta musikea Leioako Basaki taldeak sortu dau. Prentsaurrekoan, Basaki taldeko Natxo Velez, Itxaropena ikastolako zuzendari Josemari Andres, Ibilaldia alkarteko presidente Juan Carlos Gomez eta abestiaren berben sortzaile Ion Berrocal izan dira.

Aurtengo Ibilaldiak badauka daborduko kantea eta bideoklipa, Maiatzean meatzean. Gaur aurkeztu ditue bitzuk, Bilboko Kafe Antzokian. Abestiaren berbak Trapagaraneko Ion Berrocal bertsolariak idatzi ditu, eta musikea Leioako Basaki taldeak sortu dau. Prentsaurrekoan, Basaki taldeko Natxo Velez, Itxaropena ikastolako zuzendari Josemari Andres, Ibilaldia alkarteko presidente Juan Carlos Gomez eta abestiaren berben sortzaile Ion Berrocal izan dira.

Maiatzean meatzean abestia lehiaketa bidez aukeratu dabe. 25 taldek hartu eben parte, eta horreetatik epaimahaiak bost aukerati zituan. Sarean ipini genduzan bostak -gogoratu dau Itxaropenako zuzendariak- eta Basakiren kanteak euki zituan boto gehien, % 38 edo. Abestia aukeratzeko prozesua arrakastatsua izan zala-eta, gustura agertu da Andres.

Basakik doinua egin, eta Ion Berrocalek horren ganean sortu dau kantea. Meatzaldea eta umorea dira, egileak berak adierazo dabenez, abestiaren oinarriak. Meatzeldeko gehienok ikastolakn euskaltegian edo eskolan ikasi dogu euskeraz, eta abesti hau eskerrak emoteko modua da, nabarmendu dau. Umorearen garrantzia be berbagai izan dau: Ez gagoz hemen gauza seriok bakarrik egiteko. Umeek euskerea ikasi nahi badogu umorea, bromak... erabili beharko doguz.

Natxo Velez Basaki taldeko baxuak Maiatzean meatzean abesti berezia dala autortu dau: Bai estiloari jagokonez, bai sortzeko prozesuari jagokonez, berezia izan da. Basakik kantak goitik behera egiten ditu, doinuak eta berbak, baina oraingoan Ion Berrocalek idatzi dau abestia. Estiloz be, Ibilaldiko abestia desbardina da. Guk musika gogorragoa egiten dogu, baina publiko guztientzako abestia nahi genduan, erraza eta zuzena.

Prentsaurrekoan azaldu dabenez, oraindino Ibilaldiak ez dauka data zehatzik, egitekoa zan astegoien horretan Athleticek Espainiako Errege Kopea jokatu leikelako. Holango ekitaldi erraldoi bi data beretsuan izatea ez da komenigarria. Finalaren eguna erabagiten dabenean, pentsauko dogu noiz egin Ibilaldia be. Izan leike astebete atzeratzea, adierazo dau Juan Carlos Gomezek.

2012ko Ibilaldia Trapagarenen egingo da, Itxaropena ikastoleak antolatuta. 1972an sortu zan Itxaropena, 11 umegaz. Bizkaiko Meatzaldean euskerearen berreskuratzea beharrezkoa ikusi, eta lanean hasi ziran bertako gurasoak. Gaur egun 500 ikasle ditu Trapagaraneko ikastoleak, 0 urtetik 16 urtera bitarteakoak.

Daborduko abestia zein bideoklipa entzungai dagoz Ibilaldiaren webgunean, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu