Bizkaiko Zubiak enbaxadore izentau dau Unai Basurko

Bizkaie! 2012-03-06 17:24

Bizkaiako Zubiak Unai Basurko nabigatzailea enbaxadore izentau dau, Zubiagaz lotutako ibilbideagaitik. Unai Basurkorentzat Bizkaiko Zubia monumentu bat baino gehiago da, eta beti hartu dau mundurako atetzat.

Bizkaiako Zubiak Unai Basurko nabigatzailea enbaxadore izentau dau, Zubiagaz lotutako ibilbideagaitik. Unai Basurkorentzat Bizkaiko Zubia monumentu bat baino gehiago da, eta beti hartu dau mundurako atetzat. Horregaitik bai txapelketetan zein Pakea Bizkaia proiektu hezitzaile barrian, Bizkaiako zubia izan da urtekerea eta helmugea, esandako moduan, mundurako eta etxerako atea baita. Bizkaia Zubiak Unai Basurkoren keinua eskertu nahi izan dau eta horregaitik egin deutsie autortza hau. Ekitaldian Unai Basurkogaz batera, Bizkaiko Zubiko kontseilaria Marta Uriarte, Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Ander Ezkurra, Jesús Abad eta Aitor Intxausti BBKko ordezkariak, Imanol Landa, Getxoko alkatea eta Mikel Torres, Portugaleteko alkatea be egon dira. Maria Uriartek eta Unai Basurkok opariak emon deutsez alkarri. Gainera, Pakea Bizkaiak bideo bi emon deutsoz Unairen ibilbideari buruzkoak, Zubiko itxaron gelan proiektauko diranak datozen hileotan zehar.

2010. urteko udatik, Unai Basurko proiektu hezitzaile barri batean dabil buru-belarri: Pakea Bizkaia. Orain arte 7.000 ikasle baino gehiago dira egoitzatik pasau diranak proiektua ezagutzera, baita espedizinoetan jasotako materiala ikustera, lehenengoa Ipar Lurmuturrera izan zana eta bigarrena Ternua eta Groenlandiara. Ikasturtean zehar, ikasleentzat zuzenduta dagozan ekintzez gan, beste hainbat jarduera be antolatzen ditue, adibidez, Itsas Ekimenak edota Pakea Bizkaia kostan zehar. Joan dan urteko Itsas Ekimenak sano arrakastatsuak izan ziran (barikuetan ikasleentzako eta astegoienetan gizarte osoarentzat). Piraguak eta urpekariek be hartu eben parte eta aurten barriro be egingo da, martiaren 23 eta 25ean. Bestalde, egoitzara etorri ezin izan daben eskoletara hurreratzeko, 2011. urteko udabarrian Bizkaia Kosta ekimena abiarazo zan kostako hainbat herri bisitetako asmoz. 2012. urteko maiatzean, barriz, Gipuzkoa Kosta ospatuko da, Donostia, Getaria, Mutriku, Pasaia eta Hondarribian egoteko.

Gainera, EHUko akordioari esker, aurten ikasle eta lizentziau barri diran gazteei aukerea emongo jake hurrengo espediazinoaren parte izateko, oraingoan, Patagonia eta Antartiar Penintsulara. Horretarako, hurrengo hileetan zehar eta belaontzia urrian itsasoratzen dan arte, hainbat entrenamendu eta froga egingo dira, eta prestakuntza maila onena hartzen dabenek Pakea Bizkaiaren hirugarren espedizinoan parte hartuko dabe. Entrenamendu horreek Gipuzkoako kostaldean eta Galiziako kostan zehar egiten diran nabigazinoetan egingo dira. Galiziako kostan garagarrilean eta abuztuan ibiliko dira.

Azken buruan, datorren maiatzean, Unai Basurkok Velux 5 Oceans txapelketan lortutako 3. postuaren bosgarren urteurrena ospatuko da, izan be, Estadu osoan lortutako podium bakarra da bakarka eta munduari birea emoten deutsien estropada honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu