Fadoaren izen handiak, Bilboko 'Noites do Fado' ziklo barrian
2012-03-05 14:30 MusikeaFadoa ezagutzeko bost hitzordu atondu ditu Bilboko BBK Saleak, Noites do Fado zikloaren barruan; lehenengoa apirilaren 25ean izango da, Carlos Manuel Moutinho Paiva dos Santos Duarte Camanéren eskutik. Belaunaldi eta estilo desbardinetako kantari eta musikariak izango dira Bilbon, danak ospe handikoak fadoaren munduan. Daborduko, sarrerak salgai dagoz.
Fadoa ezagutzeko bost hitzordu atondu ditu Bilboko BBK Saleak, Noites do Fado zikloaren barruan; lehenengoa apirikaren 25ean izango da, Carlos Manuel Moutinho Paiva dos Santos Duarte Camanéren eskutik. Belaunaldi eta estilo desbardinetako kantari eta musikariak izango dira Bilbon, danak ospe handikoak fadoaren munduan. Daborduko, sarrerak salgai dagoz.
BBK Fundazinoko Gorka Martinezek Noites do Fado zikloaren alde didaktikoa nabarmendu dau aurkezpenean. Aukera gitxi dago Bilbon fadoa entzuteko, eta jente askok ez dau musika mota hau ezagutzen. Horregaitik, ziklo honek badauka zeozelango helburu didaktikoa, azaldu dau.
Noites do Fadok eskaintza heterogeneoa dakar Bilbora. Lehenengo kontzertua apirilaren 25ean izango da, Camané abeslari ezagunagaz. Grande Noite do Fado izeneko lehiaketako irabazlea izan zan 1979an, eta ordutik ezagun-ezaguna egin da. Musika estilo asko landu ditu. Hurrengo zuzenekoa Jorge Fernando eta Fabia Rebordaok eskainiko dabe, maiatzaren 9an. Jorge Fernando gitarristea, konpositorea eta abeslaria da, eta Fernando Mauricio maiasuagaz hasi zan joten. Fabia Rebordao ibilbide oparoko kantari gaztea da; hamaika disko ditu, eta kontzertu ugari emon ditu Portugaletik kanpo, Mariza eta Ana Mouragaz, berbarako.
Maiatzaren 23an, Antonio Chainho gitarrista ospetsuak zuzenekoa egingo dau, 20:00etatik aurrera. Fado musikearen izen handiko artistakaz jo dau; Herminia Silva, Carlos do Camo eta Jose Alfonsogaz; baina, beste musika moeta batzuetako musikariekaz be ibili da, Paco de Luciagaz, esaterako.
Bagilean hitzordu bi egongo dira, 6an, Maria da Fé, eta 20an, Ana Moura. Maria da Fé bizirik dagoen fadoko abeslari onena da, adituen berbetan. 50 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka, eta 500 bat abesti, 50 diskotan batuta. Lisboako Senhor Vinho fado-etxe ezaguneko burua da. Ana Mourak itxiko dau Noites do Fado zikloa. Moura indar handiko musikaria da, musikea eta mestizajea buztartu ditu bere lanetan. Sei bat disko argitaratu ditu.
Fadoaren muina kantua eta berak dira, eta gorpuitza emoteko tresna bereziak erabilten ditue, esaterako, hamabi hariko gitarra portugesa, eurek biola deitzen dabena, eta gurea gitarra espainola dana. Perkusinoak bere badauka lekua fadoan, azkenengo hamarkadetako proposamenetan batez be. Inork ez dauka argi noiz eta zelan sortu zan fadoa, batzuen eritxiz, orain zazpi mende jaio zan, arabiarrak pensinsulara ailegeteaz batera; eta beste batzuek uste dabe mende bat daukala, kolonia portugesetako immigranteek ekarri ebela.
Kontzertu guztiak BBK Salan egingo dira, 20:00etan, eta sarrerek 22 euro balio dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!