Marie de Jongh taldeak Feten 2012ko Ikuskizunik Onenari Saria jaso dau 'Alabatxo' antzezlanagaitik
2012-03-05 16:30 sariak-autortzakMarie de Jongh (Tartean) euskal antzerki taldeak Feten 2012ko Ikuskizunik Onenari Saria jaso dau Alabatxo antzezlanagatik. Xixonen egiten dan umeei zuzendutako arte-eszenikoen Europako Azokea da Feten eta aurtengo edizinoan 67 taldek hartu dabe parte, Austria, Frantzia, Bulgaria, Belgika, Danimarka, Kuba, Espainia eta Portugaletik etorritakoak, besteak beste.
Marie de Jongh (Tartean) euskal antzerki taldeak Feten 2012ko Ikuskizunik Onenari Saria jaso dau Alabatxo antzezlanagatik. Xixonen egiten dan umeei zuzendutako arte-eszenikoen Europako Azokea da Feten eta aurtengo edizinoan 67 taldek hartu dabe parte, Austria, Frantzia, Bulgaria, Belgika, Danimarka, Kuba, Espainia eta Portugaletik etorritakoak, besteak beste.
Pasa dan barikuan amaitu dan edizinoan Alabatxo gailendu jake ganerakoei, epaimahaiak holan erabagita. Obran aita zaharraren eta umedun dagoan bere alabearen arteko hartu-emonak kontetan dira, beti be keinuen bidez, alkarrizketarik barik. Lana Jokin Oregik idatzi eta zuzendutakoa da eta bertan parte hartzen daben aktoreak Ana Meabe, Javier Renobales eta Jose Ramon Soroiz dira. Diseinu artistikoa José Ibarrolaren ardurapean egon da eta musikea, barriz, Santiago Ramosek egin dau. Agurea ez da iraganean katigatuta geratzen dan norbait. Orainean geugaz bizi dana da, bere ezaugarri bereizgarriakaz, alderdi txar eta onakaz, ganerakoen pare. Eta gizartea aberatsagoa izango da guztiak kontuan hartzen badoguz, Oregiren esanetan.
Marie de Jongh (Tartean) taldeak orain lau urte Xixongo sari bera jaso eban euren lehenengo lanagaz, Zer duzu negarrez, Marie? Familia osoari zuzendutako lanak jorratzen ditu taldeak, teatro gestuala, keinuen bidezkoa, hain zuzen be.
Kontuak kontu, Alabatxoa Leioan estrenau zan urtarrilean eta martiaren 18an Durangon ikusteko aukerea izango da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!