Zuberoako Maskaraden bost emonaldi egingo ditue aurten, apirilean eta maiatzean

Bizkaie! 2012-03-05 17:12   Kulturea

Gorabehera askoren ostean, aurten be Maskaradak egingo dituela jakinarazo dabe antolatzaileek. Hitzorduak apirileko lau astegoienetan eta maiatzeko batean izango dira, Hoki, Muskildi-Urdiñarbe, Lexantzü, Barkoxe eta Gamere-Zihigan. Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Alkarteak hartu dau Maskaradak egiteko ardurea.

Gorabehera askoren ostean, aurten be Maskaradak egingo dituela jakinarazo dabe antolatzaileek. Hitzorduak apirileko lau astegoienetan eta maiatzeko batean izango dira, Hoki, Muskildi, Urdiñarbe, Lexantzü, Barkoxe eta Gamere-Zihigan. Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Alkarteak hartu dau Maskaradak egiteko ardurea.

Aurtengo lehenengo Maskaradea apirilaren 8an izango da, Hokin. Hurrengo hitzorduak ondokoak dira: apirilaren 15ean, Muskildi-Urdiñarben; hilaren 22an, Lexantzün; 29an, Barkoxen; eta, maiatzaren 6an, Gamere-Zihigan.

Azkenengo emonaldiaren ostean, maiatzaren 13an beste ekitaldi bat egiteko asmoa dauke antolatzaileek, hain zuzen be, Senpereko lakuaren inguruan, Herri Urrats jaiaren barruan. Maskaradako parte-hartzaileek lakuari bueltea emongo deutse, baina arrastian ez da Maskaradeari jagokon azntzezlana egingo.

Igaz, 2011n, emonaldien erdiak besterik ez ziren egin, ezbehar bat tarteko; aurtengoak be, hasi orduko bertan behera geratu ziren, beste jazoera latz bategaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu