Robotikeari buruz euskeraz argitaratutako lehenengo lana plazan
2012-03-05 11:31 Euskerea berbagaiRobot Mugikorrak. Oinarriak liburuan, robotikeari buruz euskeraz argitaratzen dan lehenengo lan honetan, Aitzol Astigarraga eta Elena Lazkanok Robotika Mobikorraren oinarriak azaldu nahi izan ditue modu praktikoan, hasiera-hasieratik robotak eregi eta programetan jarriz irakurlea.
Donostian, UPV/EHUko Informatika Fakultateko areto nagusian aurkeztu dabe Robot Mugikorrak. Oinarriak liburua. Robotikeari buruz euskeraz argitaratzen dan lehenengo lan honetan, Aitzol Astigarraga eta Elena Lazkanok Robotika Mobikorraren oinarriak azaldu nahi izan ditue modu praktikoan, hasiera-hasieratik robotak eregi eta programetan jarriz irakurlea. Dana dala, robotika edo programazinoari buruzko aldez aurreko ezagutzarik ez da behar.
Asmo nagusia gaiari buruzko oinarrizko ezagutza teoriko eta praktikoak batzea izan arren, irakurleak ez dau topauko ohiko eduki teknikoa bakarrik. Jakina da literatura eta komikiak eragin handia izan dabela robotikan, eta baita lan honetan be: liburua zabaltzeagaz batera, Iban Zalduaren Orbangabe sarrerako ipuinagaz egingo dau topo irakurleak, teknologia barriak eta arazo zaharrak buztartzen dituan ipuina. Horregaz batera, kapitulu bakotxaren atal teoriko eta praktikoen artean, Antton Olariagaren komiki-tirak topauko ditu irakurleak: ikusitakoari buruzko haren irakurketa zorrotz, original eta, zelan ez, umoretsuagaz.
Edozelan be, robotikeari buruzko liburua izanik, robotak dira bertako protagonista nagusiak, eta aurkezpen ekitaldian, egileakaz batera izan dira R-bot eta Xibot, LEGO piezakaz eregitako robot mobikorrak. Lurrean marraztutako marra baltza jarraitu, objektuak ebitau, latak bilatu, ingurunea garbitu... Eta beste hainbat portaera interesgarri erakutsiz.
Robotek bide luzea daukie egiteko oraindino, bai, baina ez izan dudarik, bidean dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!