Mendaroko Munlet taldeak 'Bicefalopedia' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2012-03-06 16:09   Musikea

Munlet gipuzkoarrek argitaratu barri dau Bicefalopedia diskoa, talderaen hirugarren lana. Orain arte boskotea izan dira, baina oraingoan Ina Herr Professor eta Anita LadyFingers bikoteak osotzen dau Munlet. Elektronikea, punka eta esperimentazinoa dira Munleten osogai nagusiak. Taldeak berak produzidu dau beharra, El Cubo estudioan.

Formatu digitalean, biniloan eta CDan argitaratu dabe Bicefalopedia. Ina Herr Professor eta Anita LadyFingersek azaldu dabenez, diskoa lortzeko modu bat baino gehiago dago. Hilabete honetan, prezio berezian erosi daiteke Munteleten gune honetan, munlet.bandcamp.com. Lana editau daben Gost Highway Recording, Bi Batean Diskak eta Screaminguy Records etxeen webguneetan be topauko dogu. CDari jagokonez, Rumble Records zigiluak kaleratu dau.

Mendaroko taldea laster hasiko diskoa zuzenean aurkezten. Aurkezpen ofiziala martiaren 8an egingo da, Bilboko Kafe Antzokian. Martiaren 10ean, Eibarreko gaztetxean joko dabe; 17an, Valentzian; apirilaren 14an, Bermeon; maiatzaren 12an, Gasteizen; eta, 18an, Madrilen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu