Eskuragarri dago honezkero 'Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak' diskoa

Bizkaie! 2010-12-01 16:36   Musikea

Txinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantuak disko bikotxa da eta bertan 19 euskal talde eta musikari batu dira Mikel Laboaren kantutegitik aukeratutako kantu bana egiteko.

Mintzola Fundazinoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-12-01 16:22   Euskerea berbagai

Hitzarmen horrek Mintzola Fundazinoaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlanean sakontzea dau helburu, batez be, euskerea, euskal kulturea eta, oro har, ahozko-ondarearen egoerea ikertu, irakatsi eta zabaltzeko.

Pop, rock eta punk estiloak nahastau ditu Zain taldeak 'XXI. mendeko piratak' diskoan

Dabi Piedra 2010-12-01 14:45   Musikea

Bilbon aurkeztu dabe diskoa Zain berriztarrek Baga Biga diskoetxearen eskutik

Gaztea irratiaren maketa lehiaketan saria eskuratu eban lanean oinarrituta egin dabe disko barria Berrizeko taldeko kideek. XXI. mendeko piratak, neurri handi baten, pop oinarriko diskoa danik ezin da ukatu, baina Zain taldearen erreferentzia nagusiak rock eta punk-aren alorrean dagozala be nabarmena da.

11.000 lagunek parte hartu dabe 52. Zinebiko atal ofizialeko eta ziklo paraleloetako emonaldietan

Bizkaie! 2010-12-01 13:37   Barriak

Ikus-entzule gehien izan eban hitzorduetako bat euskal zinearen topaketea izan zan, FAS Zine Klubak antolatua. Bertan 80 Egunean film luzea aurkeztu zan, eta filmaren zuzendariek, Jon Garañok eta José Mª Goenagak hartu eben parte. Oso partaidetza altua izan zan, baita urtean zehar Zine Eskolek egindako lanari eskainitako egunean eta ZinebiExpress-en, 48 ordutan errodautako laburmetraien lehiaketan be.

Barrikoteak eta gaztainak emongo ditu Sagardoetxea Museoak uzta barriaren etorrerea ospatzeko

Bizkaie! 2010-12-01 11:37   Jan edanak

Abenduko zubian zehar, Sagardoetxea Museoa egunero egongo da zabalik, 11:00etatik 13:30ak arte goizez, eta 15:30etatik 19:00ak arte arratsaldez.

HIESaren lexikoa argitaratu dau UZEIk

Bizkaie! 2010-12-01 09:26   Euskerea berbagai

Helburuak dira gaiari buruzko terminologia eguneratua finkatzea batetik, eta termino horreek euskalgintzan dabilzanen eta euskal hiztunen eskura jartea bestetik.

Idiazabal gaztaia munduko onenen artean barriro be

Bizkaie! 2010-11-30 17:30   Jan edanak

Idiazabal Gaztaiak nazinoartean dauen arrakasta ikaragarriaren lekuko dira World Cheese Awards sari entzutetsuetan irabazitako 2 super urrezko domina, urrezko 12, zilarrezko 8 eta brontzezko 19.

'Zuzenean bizitzeko gogoa', Gatibu indartsuenaren argazkia CD-DVD formatoan

Bizkaie! 2010-11-30 14:41   Musikea

Gatibu taldearen bolada onenean, 2009an Durangon, Donostian, Gernikan eta Bilbon zuzenekoetan grabautako kantuak gehi hiru kantu barri batu ditue lan barri honetara, gernikarren laugarren diskora.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Arratia inguruko Hiztegia' Arratiako euskerearen altxorra plazaratu dabe Angel Larreak eta Juan Rekaldek

Bizkaie! 2010-11-30 14:20   Euskerea berbagai

Lan honegaz egileek nahi izan dabena da: arratierearen oparotasuna jaso eta, bide batez, euskera batuaren eraginez galtzear dagozan berbak promozionau, hor dagoan altxorra, biziteko modua jaso eta zabaldu. Arratierazko testu bat hartzen dauen edozeinek izan leikezan dudak argitzeko balio dauen tresna be bada hiztegia da, ahozko testua zein idatzizkoa denean.

'Denbora Vs Kantuak ' diskoa argitaratu dau Keu Agirretxeak

Bizkaie! 2010-11-30 13:20   Musikea

Keu letra larriz idatzitako gitarra-jotzailea da, baina horrezaz ganera, pop-aren melodia borobilak honezkero berezkoak ditu eta ahotsagaz lanketa sakona egin dau. Ez da harritzekoa, beraz, kanta txiki-handi ederrak sortu izana.

Hotzetik sortutako uria

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-11-30 13:12   Bidaide

Termometroak 25 gradu marketan ditu zero azpitik eta ideiak be izozteko moduko hotza dago. Ideia horreen artean, Walt Disney ezagunaren irudiak topau geinkez eta, tartekatuta, enperadore txinatarren irudiak dagoz. Danak dira ikusgarriak. Harbin urian, txina ipar-ekialdeko Heilongjiang lurraldean, izotzean egindako artearen handitasuna ia deskribidu ezinekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Laura Lapeyrak jasoko dau Getxoko I. Euskera Saria, euskerearen erabilerea sustatzearen aldeko lanagaitik

Bizkaie! 2010-11-30 10:55   Euskerea berbagai

Laura Lapeyra Lasak jasoko dau Getxoko Udalak lehenengo aldiz emongo dauen Euskera Saria, euskerearen erabilerearen alde azken urteotan Juan Bautista Zabala herri ikastetxeko Gurasoen Alkartetik egindako lanari esker ona adierazoteko.

'Arima baino ederragoa' ikuskizuna eskainiko dabe Garik eta Kirmen Uribek Euskerearen Egunean

Bizkaie! 2010-11-30 10:54   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, abenduaren 3an Gari kantariak ahotsez eta erritmoz jantziko ditu Bilboko BBK Aretoan Kirmen Uribe idazleak sortutako zenbait idatzigaz. Ganera, poeta ondarrutarrak berak testu batzuk irakurriko ditu, Gariren gitarreak lagunduta. Emonaldiak Arima baino ederragoa izenburua dauka.

Patxo Telleriaren ‘Dibertimenduak’ trilogia eta Oier Guillanen 'Herio heroi' eta 'Arra. Arraroa’ argitaratu ditue

Bizkaie! 2010-11-30 10:08   Kulturea

Liburu bi horreek, Artezblai Testu Bildumea osotzen daben beste hogei bat titulugaz batera Durangoko Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko dira Euskal Herriko Antzerki Zaleen Alkarteak izango dauen standean.

XXII. BIlbao Hiria Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2010-11-29 16:37   Musikea

Pop-Rock modalidadeko lehenengo saria Bilboko The Riff Truckers taldeak irabazi dau; Metalekoa Gipuzkoako Gamora taldeak irabazi dau; eta Beste Joera Batzuen kategoriako lehen saria Holandako Okkernoot taldearentzat izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Getxoko IX. Komiki eta Manga Azokeak 20.000 bisitari erakarri ditu

Bizkaie! 2010-11-29 14:35   Kulturea

Pasa dan barikutik, komikizaleek bederatzigarren arteaz gozetako aukerea izan dabe jarduera ugaritan eta 80 salmenta-postuetan Areetako Geltokia plazako karpan, antolatzaileek adierazo dabenez. Urtero legez, ospe handiko egileak egon dira berbaldietan eta aurkezpenetan eta hain arrakastatsuak diran sinatze ekitaldietan.

Aurtengo Zinebi sari nagusiak bi irabazle izan ditu

Bizkaie! 2010-11-29 13:56   Barriak

Sari nagusia pelikula biren artean banatzea erabagi dau aurten Zinebiko epaimahaiak: garaikurra Banu Akseki belgikarraren Thermes fikzino-lanari eta Jurgis Krasons letoniarraren Norit Krupi animazino-lanari emon deutse, ex aequo.

Zuhur ibili kaminoetan!!!

Markues 2010-11-29 13:51   Begi betegarri

Gizarte-sare, Internet eta telefonia mobikorraren erabilera egokiari buruzko jardunaldia Bilbon

Bizkaie! 2010-11-29 13:37

Gaur, hilak 29, goizez eta arratsaldez izango dira saioak, eta helburua, teknologia barrien eta gizarte-sareen mundua sakonago ezagutzea, holakoak modu egokian erabil daitezan sustatzea eta euren erabilpen positiboa egiteko trebeziak, erreferentziak eta gakoak emotea da.

Julio Sotok Bertxokoko bigarren txapela irabazi eban Azkartzako finalean

Bizkaie! 2010-11-29 13:28   Bertsolaritzea

Zemendian jokatutako 3 kanporaketetatik sailkatuta, Manex Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean, Jone Uria algortarra, Julio Soto gorritiarra, Ainhoa Mujika beasaindarra, Asier Azpiroz zubietarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Odei Barroso urruñarra ibili ziran nor baino nor txapel baltza lortu guran.