Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Rosalia de Castro saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-02-24 13:27   sariak-autortzak

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Galiziako Pen Clubek emoten dauen Rosalia de Castro saria irabazi dau. Epaimahaiak beste lau egile saritu ditu: Esther Vázquez idazle argentinara, José Viale Moutinho poeta portugaldarra eta Enric Casasses antzerkigile katalana. Aurtengoa bederatzigarren edizinoa izan da.

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Galiziako Pen Clubek emoten dauen Rosalia de Castro saria irabazi dau. Epaimahaiak beste lau egile saritu ditu: Esther Vázquez idazle argentinara, José Viale Moutinho poeta portugaldarra eta Enric Casasses antzerkigile katalana. Aurtengoa bederatzigarren edizinoa izan da. Rosalia de Castro sarien banaketea irailean egingo dabe, Santiagoko Unibersidadean, Fonseca aretoan.

Poesia eta umeentzako literaturea landu izan ditu Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) batez be, bain helduentzako narrazinoak be argitaratu ditu. Azalaren Kodea poesia liburuagaz Espainiako Kritika Saria jaso eban, 2000 . urtean; Itsaslabarreko etxea lanagaitik, Ume eta Gazte Literatura Saria lortu eban, 2002, eta 2007an, Urtebete itsasargian liburuagaitik. Igaz, Espainiako Kritikaren Saria jaos eban Bitsa eskuetan poesia bildumeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu