2011ko pelikularik onenak ikusgai, Gasteizeko Euskal Zinemearen Astean
2012-02-27 10:33 BarriakVital Kutxaren Euskal Zinemearen Astearen 28. edizinoa zezeilaren 27tik martiaren 3ra bitartean egingo da, Gasteizen. Jaialdiak 2011ko euskal film luze eta labur onenak sarituko ditu. Aurten, publikoak, botoen bidez, erabagiko ditu lanik onenak. Ekitaldi bakotxean, metraje laburreko film bat eta film luze bat proiektauko dira. Galder Gaztelu-Urrutiaren La casa del lago eta Telmo Esnalen Urte berri on, amona! lanek abiatuko dabe Zinema Astea.
Vital Kutxaren Euskal Zinemearen Astearen 28. edizinoa zezeilaren 27tik martiaren 3ra bitartean egingo da, Gasteizen. Jaialdiak 2011ko euskal film luze eta labur onenak sarituko ditu. Aurten, publikoak, botoen bidez, erabagiko ditu lanik onenak. Ekitaldi bakotxean, metraje laburreko film bat eta film luze bat proiektauko dira. Galder Gaztelu-Urrutiaren La casa del lago eta Telmo Esnalen Urte berri on, amona! lanek abiatuko dabe Zinema Astea.
Zezeilaren 28an, Jose Mari Goenagak Lagun mina lana aurkeztuko dau, eta Javier Rebollok, Anfitrioi berezia. Hilaren 29an, Ivan Casoren Muy cerca eta Alberto Gorritiberearen Arriya izango dira ikusgai. Hurrengo egunean, She's lost control (Haritz Zubillaga) eta La chispa de la vida (Alex de la Iglesia) izango dira protagonistak.
Martiaren 1ean, Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik Gartxot animazinozko pelikulea aurkeztuko dabe Gasteizen. Hilaren 2an, Sergio Barrejonen La media pena eta Enrique Urbizuren No habrá paz para los malvados eskainiko ditue. Azkenengo egunean, Aritz Morenoren Bucle eta Eterio Ortegaren Al final del túnel proiektauko ditue.
Vital Kutxaren Aretoan egingo ditue saio guztiak, Gasteizeko Dendaraba merkataritza-gunean, 20:00etan. Sarrerak salgai dagoz, 3 euroan.
Cajal Vital Kutxak finantzatutako Krea Expresión Contemporanea gunearen desagertu ostean, Gasteizko Zinemasteak lehenago eukan ezaugarriak izatera bueltau dau 2012ko edizinoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!