Arabako Bertso Txapelketearen finalerdiak osotu ditue asteburuan

Bizkaie! 2012-02-27 11:43   Bertsolaritzea

Asteburuan, Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen finalerdiak jokatu dira. Barikuan, Gasteizen, bat-batekoan Gasteizko Eguzkilore Vs Aiaraldeko Altubepekoak, eta idatzizkoan, Gasteizko Martin ttipia Vs Amurrioko Ai zapotxin Betso-eskola saioak egin ziran. Idatzizko taldeek hasi eben ekitaldia. Martin Ttipiak eta Aiaraldeko-Altubepekoak izan ziran onenak.

Asteburuan, Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen finalerdiak jokatu dira. Barikuan, Gasteizen, bat-batekoan Gasteizko Eguzkilore Vs Aiaraldeko Altubepekoak, eta idatzizkoan, Gasteizko Martin ttipia Vs Amurrioko Ai zapotxin Betso-eskola saioak egin ziran. Idatzizko taldeek hasi eben ekitaldia. Martin Ttipiak eta Aiaraldeko-Altubepekoak izan ziran onenak.

Zapatuan, hiru saio egin ziran, Oion, Gasteizen eta Aramaion. Eguerdi aldean ailegau ziran Lautada eta Mendialdekoak Oionera. Bazkalostean, Arabar Errioxako SanBi taldeak eskualdeko euskerearen historia kontau eban; Mendialdekoek, bariz, Toribio maltzurraren istorioa kantau eben. Azkenean, epaimahaiak saioaren garaipena Zalduondoko Zeledonen seme-alabak taldearentzat zala erabagi eban. Baina finalerdietara Lautada-Errioxa ligatik Aguraingo Sorginetxe pasatu da, talde bi honeek artekolehian garaipenak eskuratu zitualako.

Eguerdiko bigarren saioa Gasteizeko Aizkora tabernan jokatu zan, Gasteizko ligako Aizkorak zorroztu eta Kakiturri-Ehari taldeen eskutik. Idatzizkoan Gasteizeko Triki-porru eta Añanako Bertso-Tailerra taldeek jardun eben. Azkenean, Aizkora taberna bete-betean epaileek Kakiturri-Eharikoei emon eutsen garaipena, eta beraz finalerdietako pasea. Idatzizkoan, Gasteizko Triki-porru taldea izan zan nagusi.

Zuiako ligako azken saioak itxi eban txapelketako ligen fasea. Bai idatzizkoan bai bat-batekoan aramaioarrak izan ziran parte hartu eben talde biak. Idatzizkoan, Ai ene! taldeak Aramaioko Gazte Asanbladaren aurka jokatu eban. Talde biek, mozorroak eta musikea lagun, saio sano dibertigarria eskaini eben, lehenengoek AHT trena egiten itxi ezkero, eginda dagozan poste handiekaz zer egin iradoki eben, eta asanbladakoek herriko personaia baten inguruko parodia egin ben. Bat-batean, bertso eskola beretik urtenako bertsolari barriek beteranoekaz nahastauta, lehia polita eskaini eben. Aramaioko Marixeka-k Aramaioko Izarrak taldeari hortxe-hortxe irabazi eutson. Liga honetan Aramaioko Ai ene! taldeak izan zan irabazlea.

Holan, finalerdiak osotura dagoz. Martiaren 10ean, Zigoitiko kultur-etxean Gasteiz eta Gasteiz-Aiaraldeko ligatik sailkatutako Martin Ttipia eta Triki-porru taldeak idatzizkoan eta Aiaraldeko-Altubepekoak eta Kakiturri-Ehari bat-batean lehian egingo dabe finalerako txartela lortu nahian. Eta, hurrengo egunean, Araiako zineman Zuia eta Lautada-Errioxako sailkatuak egongo dira, idatzizkoan Aramaioko Ai ene! eta Lautada-Errioxa ligako irabazlea, eta bat-batean Aguraingo Sorginetxe eta Aramaioko Marixeka.

Martiaren 10ean eta 11n jokatuko ditue hurrengo saioak. 10ean, 1. finalerdia, Zigoitian egingo dabe 17:30ean, Zigoitia aretoan; bat-batekoan, Gasteizeko Kakiturri-Ehari vs Aiaraldeko Altubepekoak jardungo dabe, eta idatzizkoan, Gasteizeko Trikiporru vs Gasteizko Martin Ttipia. Martiaren 11n, 2. finalerdia Araian egingo dabe, 17:30ean, Andramari aretoan; bat-batekoan, Aguraingo Sorginetxe - Aramioko Marixeka, eta idatzizkoan, Aguraingo ostiral iluntzeetako berbalagunak vs Aramaioko Ai Ene!. Finala martiaren 24an izango da, Amaraioko kiroldegian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu