Jimmy Bidaurretak eta Viorica Chertescuk disko barria argitaratu dabe
2012-02-24 15:47 MusikeaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak Dantza Baltza zigiluko hirugarren diskoa argitaratu dau, Jimmy Bidaurreta meets Viorica, hau be biniloan. Moldaviako Viorica Chertescu abeslariagaz batera osotu dau lana.
Jimmy Bidaurreta musikari donostiarrak Dantza Baltza zigiluko hirugarren diskoa argitaratu dau, Jimmy Bidaurreta meets Viorica, hau be biniloan. Moldaviako Viorica Chertescu abeslariagaz batera osotu dau lana. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak kaleratu dau.
Txarly Brown espezialista katalanak diseinu dau diskoa. A aldean, Bidaurretak Tómbola berreskuratu dau, 6oko abesti ezaguna, Augusto Alguerok idatzia eta Marisolek umea zala abestua. Erritmo latinoak eta Gasteiz Big Banden haize instrumentuak dira nagusi bersinoan. Bigarren abestia The Look of Love da, 60koa bere bai, Burt Bacharachena, Dusty Springfieldek ezagun egin ebana.
Diskoaren B aldean, Bernard Hermannek Hitchcockek zuzendutako Psycho pelikularako sortutako soinu bandearen moldaketa elektronikoa dago. Ser-G kantea Bidaurretak berak egindakoa da, Serge Gainsbourg sortzaile frantsesean inspirauta.
Herri musikearen ondare tradizionala berreskuratu eta gaur egungo jantza soinuetara egokitutako moldaketak batu ditu Bidaurretan bere zigiluan. Dantza Baltza azpizigiluaren aurreko diskoetan, Luis Mariano, Jesus Guridi, Quincy Jones, Tito Puente eta Monty Norman izan dira protagonistak, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!