'The artist' film mutua, nagusi Oscar sarietan

Bizkaie! 2012-02-27 09:53   Barriak

The artist pelikula mutua izan da bart Los Angeleseko galan protagonista nagusia. Film mutu frantsesak bost Oscar sari irabazi ditu; film onena, gizonezko aktore onena (Jean Dujardinentzat), zuzendari onena (Michel Hazanavicius) eta soinu banda onena (Ludovic Bourcentzat). Anglosaxoia ez dan pelikula batek sari nagusia lortzen dauen lehenengo aldia da, eta film mutu batek sari garrantzitsuena irabazten dauen bigarrena.

The artist pelikula mutua izan da bart Los Angeleseko galan protagonista nagusia. Film mutu frantsesak bost Oscar sari irabazi ditu; film onena, gizonezko aktore onena (Jean Dujardinentzat), zuzendari onena (Michel Hazanavicius) eta soinu banda onena (Ludovic Bourcentzat). Anglosaxoia ez dan pelikula batek sari nagusia lortzen dauen lehenengo aldia da, eta film mutu batek sari garrantzitsuena irabazten dauen bigarrena. Billy Crystal aktore komikoa izan da ekitaldiaren gidaria.

Martin Scorseseren Hugo lanak beste bost sari jaso ditu, arlo tenikokoak danak: ikusizko efektuak, zuzendaritza artistikoa, argazkilaritzea, soinu edizinoa eta soinu efektuak.

Meryl Streepek irabazi dau emakumezko aktore onenaren saria, The iron lady filman egindako lanagaitik. AEBetako aktorearen hirugarren Oscarra da, izan be beste bi ditu, Kramer vs. Kramer eta Sophie's Choice laneei esker lortutakoak. Filmak izentapen bi zituan, eta bietan irabazi dau garaikurra; emakumezko aktore onena eta makillaje onena.

Antzeztaldeko aktore onenen sailean, adituen aurreikuspenak bete dira; Christopher Plummer (Beginners) eta Octavia Spencer (Neskameak eta andreak) izan dira irabazle.

Oraingoan be Alberto Iglesias euskal konpositoreak ez dau sairirik jaso, Tinker Tailor Soldier Spy filman egindako beharragaitik izentauta egon arren. Rango animazinozko pelikulea izan da bere arloko onena, eta sari barik itxi dau Fernando Trueba eta Javier Mariscalen Chico & Rita. Woody Allenen Midnight in Paris-ek jatorrizko gidoi onenaren saria eskuratu dau.

Ganerako sariei jagokienez: ingelesez ez dan film onenaren saria, Asghar Farhadi iraniarraren Nader and Simin, a separation; gidoi egokiturik onena, The descendants; eta dokumental laburrik onena, Saving Face.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu