Zaldibarreko euskerearen barri, daborduko sarean

Bizkaie! 2012-02-24 14:04

Aurkeztu barri dabe www.zaldibar-euskaraz.com ataria, Iñaki Gaminderen Zaldibar berbarik berba proiektuaren barruan. 2003an ikerketa-lanaren liburua eta CDa argitaratu ziran, eta orain beste pausu bat emon dau egitasmoak. Liburuan batutako berben barri topeteaz gan, webguneak parte hartzeko aukerea eskaintzen dau, hitz gehiago bialtzeko, argazkiak ipinteko edo norberaren eritxia azaltzeko.

Zaldibarreko euskerea ezagutzeko bitarteko aproposa da www.zaldibar-euskaraz.com, idatzizko informazinoaz aparte, entzungai laburrak be gehitu ditue eta. Umeen kantak, jaiegunetako abestiak, koplak eta beste makina bat kontu be batu dira.

Gune bizi bat da, euskerea bera legez bizia, zaldibartarron berbetea legez bizia, adierazo dabe Zaldibarreko Udaleko iturriek. Gamideren barriemoile izan ziran zaldibartarrak gogoan ditu Udalak, eta eskerrak emon gura deutsez, batzuk gure artean jarraitzen dabe, beste batzuek ez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu