'Maleta mexikarra' erakusketeak Capa, Chim eta Taroren argazki ezezagunak ekarri ditu Bilbora
2012-02-27 14:54 KultureaDavid Seymour Chim, Robert Capa eta Gerda Taroren galdutako argazkiak ikusgai dagoz Maleta mexikarra: Capak, Chimek eta Tarok Espainiako Gerra Zubilari buruz egindako negatiboen berraurkikuntzea erakusketan. 1995ean, Mexiko Urian topautako negatiboz betetako hiru kutxetako irudien aukeraketea da New Yorkeko Center of Photography eta 2012 Fundazinoak Bilboko Arte Eder museoan jaso dabena.
David Seymour Chim, Robert Capa eta Gerda Taroren galdutako argazkiak ikusgai dagoz Maleta mexikarra: Capak, Chimek eta Tarok Espainiako Gerra Zubilari buruz egindako negatiboen berraurkikuntzea erakusketan. 1995ean, Mexiko Urian topautako negatiboz betetako hiru kutxetako irudien aukeraketea da New Yorkeko Center of Photography eta 2012 Fundazinoak Bilboko Arte Eder museoan jaso dabena.
Danetara, 165 argazki-film, ia 4.500 argazki egozan kutxetan, 1937tik 1939ra bitartean egindakoak. Maleta mexikarra erakusketan 70 argazki inguru dagoz (horretatik 50 garaiko kopiak dira), eta serie osoen handitutako 101 kontaktu-orri moderno, ikus-entzunezko bi eta material dokumentala. Kutxetan topautako irudien artean, Chimek Bizkaian atarako batzuk dagoz; New Yorken eta Bartzelonan 5 argazki eta 8 kontaktu-orri besterik ez dira egon ikusgai, baina Bilbon argazki gehiago batu ditue. Aurreko erakusketen aldean, Bilbon 15 argazki gehiago daukaguz, ugaldu egin dogu erakusketea, beraz, nabarmendu dau Eusko Jaurlaritzako Blanca Urgell sailburuak.
Bizkaian egindako argazkiak Chimenak dira, 1937ko urtarrila eta zezeila artekoak. Bilbon, Gueñesen, Zornotzan, Berriatuan, Gatikan, Bermeon, Lekeition eta Gernikan izan zan Seuymour, eta han ikusi zituan gudariak, baserritarrak, arrantzaleak eta abar agiri dira bere lanetan. Chim batez erretaguardian ibili zan; Taro eta Capa, barriz, frontean.
Cynthia Young erakusketearen komisarioak hiru erreportarien irudien historia kontau da. Errepublikaren aldekoak ziran hirurak, inplikazino handia eukan, eta euren asmoa gerran pasetan egoana zabaltzea zan, azaldu dau Youngek. Gerda Taro Bruneteko batailan hil zan, Madrilen, 1937an. Halanda be, Capa eta Chimek beharrean segidu eban, eta 1939ra arte, gerra amaitu arte ez ziran joan. 1937tik 1939ra bitartean argazki ugari argitaratu zituen Pariseko zein Europako beste leku batzuetako egunkari eta aldizkarietan. Behin, Espainiako gerrea amaituta, eta Europan girorik ez egoala ikusita, Chim Mexikora joan zan, eta Capak, Txilera. Orduan hasi ziran negatiboz betetako kutxen gorabeherak.
1936ko gerrearen fase guztiak agiri dira argazkietan, komisarioak azaldu dauenez, baina inork ez daki Capak eta Chimek sartu zituen material zehatz hori hiru kutxetan. Ez dakigu zer erispideren arabera aukeratu ziran irudiak, ez dakigu zein dan ordena, ez dakigu zergaitik hartu zituen honeek eta ez beste batzuk, adierazo dau Youngek. Edozelan be, erakusketeak orden kronologikoa dauka.
Material dokumentalari esker garaiko testuingurua ezagutu geinke, izan be, orduko aldizkariak, telegramak eta gutunak batu ditue.
Erakusketea New Yorken inaugurau zan udagoienean, ostean Frantziako Arleseko Nazinoarteko Argazkigintza Topaketetan eta Bartzelonako Museu Nacional d´Art de Catalunyan izan da. Bilboko Arte Eder museoan egon ondoren, udan Madrileko Arte Ederren Zirkuluan erakutsiko dabe, datorren urten, Pariseko Judaismoaren Historiaren eta Artearen museoan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!