‘Les Galoubets de la Chambre' taldeak galoubet musika tresnea tarteko dala musika barrokoa eskainiko dau Bilbon

Bizkaie! 2012-02-27 09:52   Musikea

Bilboko Udal Txistularien Bandak urte honetako laugarren kontzertuagaz, gure txistuaren ahaide bat ezagutzeko aukerea emoten deusku: galoubeta. Jatorri proventzalekoa, musika tresna hau oso herrikoia izan zan frantses musika barrokoan.

Bilboko Udal Txistularien Bandak urte honetako laugarren kontzertuagaz, gure txistuaren ahaide bat ezagutzeko aukerea emoten deusku: galoubeta. Jatorri proventzalekoa, musika tresna hau oso herrikoia izan zan frantses musika barrokoan. Garai distiratsu eta dotoreziaren gailurrera hurreratzeko, agertokian lekua egingo deutso Bandeak Les galoubets de la chambre taldeari, eta beste batzuen artean, Marais eta Telemanen obrak aukeratu ditu emonkizunerako; kontzertu berezian galoubetek, fagotaren, biolontxelo, kontrabaxu, gitarra, tiorba eta perkusinoaren laguntzinoaa izango dabe.

Txistuaren ahaidea izan arren, Frantziatik kanpo ia ezagutzen ez dan musika instrumentua da galoubeta. Txistua bezela, hiru zuloko flauteari emondako beste izen bat da. Bere errepertorioa, hemeretzigarren mendeko eta geroagoko konposizinoakaz elikatzen da, baina Luis XIV.aren erregealdian, XVII eta XVIII. mendeen artean, musika frantsesak distira berezia euki eban garaian jo eban bere gailurra, eta musika honek, gortekoak eta herrikoiak bat egin zituan Europan erreferente bihurtuz.

Garai horretan espezializau da Les galoubets de la chambre taldea. Orain urtebete Udal Musika Eskolako Jasone Akizu txistu irakasleak eta Nerea Salcedo ikasle ohiak sortutakoa da eta laguntzaile lanetan jardungo dabe Idoia Bengoa fagotak, Joseba Berrocal biolontxeloak, Ernesto González kontrabaxuak, Daniel Garay perkusino joleak eta Luisma Díez gitarra joleak, azken honek, tiorba ere joko dauelarik, barrokoko laúd antzeko bat.

Artisau batek egindako musika instrumentua

Errepertorioa osotzen daben doinuak ahalik eta fideltasun handienagaz interpretetako, (Marais, Hotteterre edo Dornel frantses urrezko garaikoak besteak beste), Akizuk eta Salcedok José Mari Gancedo artisauaren laguntzinoa izan dabe. Izan be, Amurrion dauen bere tailerrean egin ditu Euskalduna Jauregian entzun ahal izango doguzan galoubet honeek. Aitatutako Marais, Hotteterre edo Dornel konposatzaileez gan, honeen bidea jarraitu eben Telemann eta Roman germaniarren doinuak be interpretauko ditue.


Egitaraua

Bilboko Udal Txistularien Banda + Les Galoubets de la Chambre talde konbidatua

Kontzertua Bilbon izango da zezeilaren 27an, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan, 20:00retan. Sarrerea librea izango da.


Musikariak

- Musikariak: Jasone Akizu eta Nerea Salcedo, galoubetak.
- Idoia Bengoa, fagota.
- Joseba Berrocal, biolontxeloa.
- Ernesto González, kontrabaxua; Daniel Garay, perkusinoa.
- Luisma Díez, gitarra eta tiorba.


Errepertorioa

Suite I en Do M - Marin Marais.
Trío Sonata en Sol m - Johan Helmich Roman.
Trío Sonata en Fa M - Jacques-Martin Hotteterre ‘Le Romain’.
Sonata V - Georg Philipp Telemann.
Suite I en Re m - Louis-Antoine Dornel.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu