Euskaraz sOrtua Getxon

Egizu 2012-02-28 13:28   Euskerea berbagai

Bizarra Lepoan alkarteko lagunok berbalagun baten bidez 1.500 metro koadroko terrenoa lortu dabe alokairuan Getxon. Bertan euskeraz biziteko beste esparru bat sortzea da asmoa. Ortu baten inguruan euskaldunok euskeraz alkartzeko asmoa; nekazaritzea, elikadurea, hartu-emonak eta hizkuntzea buztartzeko asmoa.

Bizarra Lepoan alkarteko lagunok berbalagun baten bidez 1.500 metro koadroko terrenoa lortu dabe alokairuan Getxon. Bertan euskeraz biziteko beste esparru bat sortzea da asmoa. Ortu baten inguruan euskaldunok euskeraz alkartzeko asmoa; nekazaritzea, elikadurea, hartu-emonak eta hizkuntzea buztartzeko asmoa.


Asmo barri honen ezaugarriak

- Hizkuntzea: eremu horretan euskeraz baino ezin izango da berba egin eta ingurukoakaz be bai, ahal dan neurrian. Aholku-lanetarako hartu-emonak (nekazari, aditu, liburu, …) eta hornitzaileakazkoak (hazi eta landare saltzaile, lanabes dendari…), euskeraz izan daitezen saiatuko gara. Beraz, euskera hutsean biziko dan eremua izateaz gan, beragaz loturea daben eremuetan be euskerea zabaltzen ibiliko gara.

- Ekologia: nekazaritza era ekologikoan garatuko dogu. Koherentziaz, bertara hurreratzeko be aukera ekologikoak erabiliko doguz (herritik hur dago, bidegorria dago bertaraino, autobusa be bai), eta, bide batez, ingurua kotxez betetea eragotziko dogu.

- Auto-elikadurea: norberarentzako elikagaiak produziduko doguz bertan, norbera eta etxekoak elikatzeko.

- Produkzino eta banaketa mugatua: soloan lortutako elikagaiak ez doguz salduko ez eta soberakinak banatuko, produkzino horretatik bizi diranei kalterik ez egiteko (inguruko baserritarrak eta herriko kontsumo-taldeak).

- Talde-lana: Taldean egin beharreko lana izango da. Kopurua zehaztu barik dago, baina 6-10 persona-etxe izan daitekez, gitxi gorabehera.

- Gune edegia, ez txokoa. Euskeraz berba egin gura dauenarentzako edegia.

- Gune zabaltzailea. Zer zabaltzeko? Euskerea, ekologia, Azkorriko nekazaritza-gunearen babesa, eta abar.

- Euskerearentzako beste indargune bat, ganerakoakaz sarean lotua.


Kokapena

1.500 metro koadro dituen landa-eremua, zelaia, bedarra, fruta-arbola ugariz betea, Getxo zaharreko Andra Mari inguruan, Diliz estartan, Enea tabernaren atzean.


Urratsak

- Proiektua zehaztu eta zabaldu ohiko bideetatik: Internet, komunikabideak, herrian…

- Lan-taldea sortu: bilera bidez asmoak, gogoak… alkarbanatu.

- Antolaketea adostu eta zehaztu.

- Partaideak zehaztu. Partaidetzea zehaztu.

- Ekonomia-kontuak zehaztu.

- Ortua sortu.


Denporea

Bazkide bakotxaren parte-hartze denporea zehazteko neurgaia soloaren ziklo naturala izango da, hau da, urtea: udabarritik negura, haziak ereite, ernetze, hazte, heltze, ontze, batze, ihartze eta usteltzearen aroei jarraituz.


Ekimen honek baditu diru kostuak:

- Alokairua: jaubeari alokairua pagau behar jako, hilean 100,00 €.

- Lurra prepareteak ekarri leikezanak: lurra irauli, ongarritu eta xehatzea.

- Haziak eta landareak erostea.

- Ura, urontziak eta ureztatzea.

- Lanabesak.

- Etxola, hazitegiak eta abar.


Parte hartzeko baldintzak

- Gitxienez urtebeterako berbea emon behar dau parte-hartzaileak.

- Gastuen ordainketan parte hartu behar dau jagokon zatiagaz.


Soloaren jaubearen oharra

Lursail hori inguru horretako etxegintza-plangintza barruan dagoanez, berau abian jarten danean, soloa bereganatu egin nahi dua, bertan etxetxua egiteko asmoa daukalako. Esan barri deutsienez, kontu hori ez ei da mobiduko urte askotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu