Euskaraz sOrtua Getxon
2012-02-28 13:28 Euskerea berbagaiBizarra Lepoan alkarteko lagunok berbalagun baten bidez 1.500 metro koadroko terrenoa lortu dabe alokairuan Getxon. Bertan euskeraz biziteko beste esparru bat sortzea da asmoa. Ortu baten inguruan euskaldunok euskeraz alkartzeko asmoa; nekazaritzea, elikadurea, hartu-emonak eta hizkuntzea buztartzeko asmoa.