Bizkaiko 17 udalerri, hiru mankomunidade eta Foru Aldundia alkarlanean, Euskararen Egunean
2010-11-24 13:51 Euskerea berbagaiUrtero legez, aurten be, abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, hainbat udalerrik bat egin dabe, 'danok batera jarduteak programazino osoagoa egiteko aukerea emoten dau', Josune Ariztondo kultura diputaduak azpimarratu dauenez.
Errautsak antzezlana BilBAKen udagoieneko programazinoan
2010-11-24 11:28 KultureaArtedrama (Bizkaia), Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta Le Petit Theatre de Pain (Lapurdi) euskal taldeak proiektu baten inguruan batu dira: Errautsak taularatzea, hain zuzen, 70. hamarkadan jaio eta Itoiz edo Delirium Tremens-en rockagaz hazi zan belaunaldiaren erretratua.
Euskerea Internet bidez zabaltzeko kanpainea jarri dau martxan Etxepare Institutuak
2010-11-24 11:06 Euskerea berbagaiwww.euskaramundiala.net webgunearen bidez, herritarrek hamarnaka esaldi izango ditue eskura, besteak beste, esaera zaharrak, eguneroko berbak eta aho-korapiloak. Bide horretan, webgunera sartzen danak aukerea izango dau esaldi bat aukeratu, entzun eta, esaldi bera ahoskatuz, webcam bidez grabetako.
Split 77 taldearen izaerea laburbiltzen dauen diskoa kalean da
2010-11-23 14:41 MusikeaSei urte diskorik atara barik egon da Bilboko laukotea eta, lan barriagaz, 'heldutasunera heldu' dirala nabarmendu dabe. Hirugarren diskoa dabe eta izen berezirik be ez deutsie jarri, Split 77 baino ez, azken finean, taldearen esentzia batu dabe eta. 'Nahi izan dogun diskoa egin dogu, geure burua topau eta onartzeko prozesua burutu dogu', azaldu dabe taldekideek Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean.
Deustuko Unibersidadeak Zuzenbide Zibilari buruzko hiztegi bat argitaratu dau
2010-11-23 14:30 Euskerea berbagaiDeustuko Unibersidadeak Vocabulario de Derecho Civil izenburuko hiztegia argitaratu dau, diziplina hori euskeraz ikastea errazteko asmoz. Hiztegian batzen diran berben euskerazko eta gaztelaniazko itzulpenek 'tresna praktiko eta zehatza' izan gura dabe beren jarduerea bi hizkuntzetan garatu gura daben Zuzenbide Zibilaren profesionalentzat.
Leioako 2011ko Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea zabalik dago
2010-11-23 13:08 Kulturea2011ko maiatzaren 12, 13, 14 eta 15ean ospatuko dan Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea zabalik dago. Antolatzaileek 2011ko edizinoan parte hartu gura daben konpainia, artista eta alkarteek izena emoteko epea zabaldu dabe. Proposamenak aurkezteko epea 2011ko urtarrilaren 21ean amaituko da.
Karlos Argiñano omendu dabe Gastronomika jardunaldietan
2010-11-23 10:29 Jan edanakKarlos Argiñanoren ibilbidea omendu dabe San Sebastian Gastronomika-Euskadiko Goza Ezazu Nazinoarteko Biltzarraren XII. edizinoan. Besteak beste, Hilario Arbelaitz, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana lankideek euren mirespena agertu deutse Zarautzeko sukaldariari.
Shakirak BECeko jarraitzaileak jantzan jarriko ditu gaur
2010-11-23 10:18 MusikeaMusikari kolonbiarrak pasa dan barikuan 18.000 ikusle batu zituan Madrileko Palacio de Los Deportes gunean eta gaur Barakaldoko BECen egon ondoren, bihar Bartzelonako Palau Sant Jordin kantauko dau.
Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek bertsoz bertso kontauko dabe Deustuko historia
2010-11-22 14:52 BertsolaritzeaEkitaldia Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Deustuko Berbaizu Euskera Alkarteagaz alkarlanean antolatutako 'Deustura udazkeneko kultura' ekimenaren barruan dago. Ekimena joan dan zemendiaren 12an hasi zan eta hilaren 30ean amaituko da.
Mikel Martinezek 'Larria, kutsakorra, mendebaldekoa' komedia estreinauko dau abenduaren 7an Durangon
2010-11-22 14:38 KultureaPatxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako testua dau oinarri Tartean antzerki taldearen lan barriak. Bakarrizketea izan arren, Mikel Martinezek hiru pertsonaia egingo ditu, eta pertsonaia batetik bestera salto egiten ibiliko da espiral etenbakoan.
Antton Aranburu bakarlariak bere lehenengo diskoa aurkeztu dau 'Goraka' izenagaz
2010-11-22 13:02 MusikeaAranburu bere bandeagaz batera egon da diskoaren aurkezpen-ekitaldian. Bandeak Bidaiari Bakartiak izena hartu dau. Goraka zelan sortu zan eta abentura honek zer eskaintzen deutson azaldu dau Aranburuk.
Kepa Junkera: 'Energia edadearen, estetikearen gainetik dagoala konturatu naz'
2010-11-22 12:04 BarriketanMusikaria
Onintza Enbeitak irabazi dau Durangon lehenengo finalaurrekoa
2010-11-22 10:22 BertsolaritzeaMuxikarra zuzenean finalera pasauko dan bertsolaria, saioan 545 puntu batu ondoren. Enbeitaren moduan, beste bi finalaurreetako irabazleak be zuzenean pasauko dira finalera eta ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Durangoko Liburu eta Disko Azokeari izenburua aldatu behar izango ete deutsagu?
2010-11-22 10:18 Begi betegarriUPV/EHUk 'Emakumeak eta generoa meatzetan' jardunaldiak antolatu ditu
2010-11-22 09:56Gaur, zemendiak 22, Barakaldoko Meatzeen eta Herri-Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan, Emakumeak eta generoa meatzetan jardunaldiak hasiko dira, UPV/EHUko Bardintasunerako Zuzendaritzeak antolatuta. Jardunaldi honeek atal bi izango ditue: alde batetik, Emakume injineruak eta asmatzaileak erakusketea, eta bestetik, Enkarni Gómez UPV/EHUko irakasleak emongo dauen Zientzia eta generoa. Meatzeen kasu berezia tailer-ikastaroa.
PreZINEBIren amaiera ekitaldi alienigena
2010-11-19 15:57 BarriakPreZINEBIn ohikoa danez, Bilbon izen bereko film laburren zinemaldi ausarta antolatzen dauen CAÓSTICA Alkartea izango da barriro be 52. edizino honen amaiera ekitaldiaren arduraduna eta UFO-PORNOari eskainitako festa bat antolatuko dau.
'Euskera 2009, 54, 3' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2010-11-19 15:34 Euskerea berbagaiGaur, zemendiaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XV. Jagon Jardunaldiak egin ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, gazteak, aisialdia eta euskerearen inguruan. Jardunaldien barruan, Euskera agerkariaren zenbaki barria, Euskera 2009, 54, 3, aurkeztu dau Euskaltzaindiak.
Getxoko 6 taldek hartuko dabe parte Izarren Distira III. Galan
2010-11-19 15:18 jardunaldiakGazteen talentua saritzen dauen lehiaketan eurek preparautako ekitaldia ikusi ahal izango da. Oraingoan Artaza Institutoko bi taldek, Aixerrota Institutoko batek, Fadurako beste batek eta San Nikolas ikastaloko bik hartuko dabe parte. Gazte gehienak 13 urtekoak dira eta jantzan egin, abestu eta bakarrizketaren bat eskainiko dabe.
Kontseiluak hizkuntza-politika eragingarriaren beharrizana azpimarratu dau
2010-11-19 14:55 Euskerea berbagaiEuskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak igazko ikasturtean indarrean izan diran hizkuntza-politikak aztertu ditu. Datorren asterako, aurrera begira jarteko asmoagaz jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak eta bertan egoerearen azterketa sakona egingo badau be, batez be azken garaian gertatutakoen inguruko azterketearen barri emon dau.
'Munduko sukaldaritza Euskal Herrian' liburu dotorea aurkeztu dau Ttartalok
2010-11-19 14:47 kulturbiz100dik gora errezeta topauko ditu irakurleak liburuan eta 11 jatetxeri buruzko erreferentziak: Bilboko lau Ein Prosit, Bere Bar, El Charro loco, eta La parrilla argentina; Baionako Harmonika; Angeluko Le cedre du Liban; Miarritzeko Vishnu; Iruñeako Avvocato Pentito; eta Donostiako Cafe Saigon, Txubillo eta Tsi Tsao.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...