Bermeoko VIII. Bertsopaper Lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2012-02-20 16:43   Bertsolaritzea

Bermeoko Udaleko Euskera sailak VIII. Bertsopaper Lehiaketea ipini dau martxan. Parte-hartzaileek 11 eta 18 urte bitartean euki behar ditue. Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, lehiaketearen helburua gaztetxuen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da. Bertsopaperak jasoteko epea martiaren 16ra arte egongo da zabalik.

Bermeoko Udaleko Euskera sailak VIII. Bertsopaper Lehiaketea ipini dau martxan. Parte-hartzaileek 11 eta 18 urte bitartean euki behar ditue. Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, lehiaketearen helburua gaztetxuen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da. Bertsopaper irabazleak Andra Mari jaietako liburuak argitaratuko dira. Bertsopaperak jasoteko epea martiaren 16ra arte egongo da zabalik.

Adinaren arabera, maila bi izango dira: bata, 11 eta 14 urte bitartekoentzat; eta bestea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Parte hartzeko beharrezkoa da Bermeon bizitea, edo bertan ikasle izatea. Bertso kopuruari jagokonez, 1. mailakoek hiruna bertso aurkeztu beharko ditue, eta 2.ekoek, gitxienez 4 bertso, eta gehienez 6. Neurriak eta gaia, barriz, beste urteetan lez, libreak dira. Testuak ezizenez sinatu behar dira, eta adina argi ipinita aurkeztuko ikastetxean.

Epaile lanetan jardungo daben bertsolariek kontuan izango dabe bertsoaren kalidadea, estiloa, gaia garatzeko modua eta originaltasuna. Parte hartzen daben dan-danek sari bana jasoko dabe; antolatzaileek azaldu dabenez, parte-hartzea eta ahalegintzea saritu gura diralako. Bertsorik onenentzat sari bi izango dira: 1. mailako lehenengo eta bigarrenarentzat, bertsogintzarako materiala; eta, 2. mailako lehenengoarentzat, udako bertso-egotaldia, eta bigarrenarentzat, bertsogintzarako materiala. Sariak apirilean banatuko dira Nestor Basterretxea aretoan; irabazleek bertan kantetako aukerea eukiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu