Hamalau izendapenetatik sei irabazita, Urbizuren 'No habrá paz para los malvados' nagusi Goya sarietan
2012-02-20 10:33 BarriakEzustekorik barik joan da Goya sarien XVI. edizinoa. Gorka Urbizu zinemagile bilbotarraren No habrá paz para los malvados filmak sei Goya irabazi ditu, horreetako hiru sari garrantzitsuenetakoak: film onena, zuzendari onena eta gizonezko aktore onena (Jose Coronado). Ganerakoan, jatorrizko gidoi onenarena, muntaia onenarena eta soinu onenarena be jaso ditu.
Ezustekorik barik joan da Goya sarien XVI. edizinoa. Gorka Urbizu zinemagile bilbotarraren No habrá paz para los malvados filmak sei Goya irabazi ditu, horreetako hiru sari garrantzitsuenetakoak: film onena, zuzendari onena eta gizonezko aktore onena (Jose Coronado). Ganerakoan, jatorrizko gidoi onenarena, muntaia onenarena eta soinu onenarena be jaso ditu.
Irabazle nagusienen artean, Pedro Almodovarren La piel que habito eta Mateo Gilen Blackthorn filmek launa sari irabazi ditue eta Benito Zambranoren La voz dormida filmak, barriz, hiru.
Emakumezko aktore onenari saria Elena Anayak eroan dau La piel que habito pelikulan egindako lanagaitik.
Beste alde batetik, euskaldunak jaun eta jaube izan dira aurtengo sarietan, Urbizugaz batera, Pedro Rivero bilbotarrak animazinozko film labur onenari Goya saria eskuratu dau Birdboy lanagaitik. Alberto Iglesiasek bere bederatzigarren musika onenaren Goya saria eskuratu dau Pedro Almodovarren La piel que habito filman egindako lanagaitik.
Michel Gaztambidek be Enrique Urbizugaz batera jaso dau jatorrizko gidoi onenaren saria, No habrá paz para los malvados lanagaitik.
Horrezaz gan, Karmele Soler gipuzkoarrak makillaje eta ule-apainketa onenari saria irabazi dau David Martí eta Manolo Carreterogaz batera.
Juan Antonio Ruiz Anchíak, barriz, Blackthorn filman, argazki zuzendaritzan egindako lanagaitik saritu dabe.
Aitagarria, igazko apirilean hildako Aitzol Aramaio euskal zinemagilea omendu ebela In memoriam atalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!