'El último magnate' dokumentalaren estreinaldi komertziala
2012-02-17 13:37 BarriakEl último magnate. Armas y negocios en la Europa de entreguerras filman Extra Vista Film & TVk (Rostock, Alemania) eta Neon Mediak (Rotterdam, Herbehereak) be hartu dabe parte. 80 minutuko dokumentalak ia-ia ezezaguna dan Horacio Echevarrieta bilbotarraren abentura historikoa dakar.
Zezeilaren 17an, barikuan, izango da El último magnate dokumentalaren estreinaldi komertziala Euskal Herrian (Donostian, La Bretxan; Bilbon, Multicines-etan; eta Vitoria-Gasteizen, Floridan) eta Bartzelonan (Alexandra). Dokumentala Horacio Echevarrieta (1870-1963) bilbotar industrialari buruzkoa da eta José Antonio Herguetak eta Olivier van der Zeek zuzendu dabe. Espainia, Holanda eta Alemaniaren arteko baterako produkzinoa da eta Donostiako Sincro produktorak egin dau, Málagako MLK produktoragaz batera. Filman aurreko mendeko 20ko hamarkadan hasitako isilpeko azpijokoa jorratzen da: espioitzea, azpikeria politikoa, isilpeko armen produkzinoa edo orduan munduko itsaspekorik onena zanaren eraikuntzea.
Filma, Espainia, Holanda eta Alemaniaren arteko baterako produkzinoa, Donostiako Sincro produktorak egin dau, Málagako MLK produktoragaz batera, eta ETBren eta Canal Sur TVren partaidetzea izan dau, Eusko Jaurlaritzeak, Andaluziako Juntak eta Kultura Ministerioaren ICAAk lagunduta. Zuzendaritza lana eta gidoia Euskal Herriak eta Andaluziak egin dabe alkarlanean, buruak José Antonio Hergueta eta Donostian bizi dan Olivier van der Zee holandarra izanik.
El último magnate. Armas y negocios en la Europa de entreguerras filman Extra Vista Film & TVk (Rostock, Alemania) eta Neon Mediak (Rotterdam, Herbehereak) be hartu dabe parte. 80 minutuko dokumentalak ia-ia ezezaguna dan Horacio Echevarrietaren abentura historikoa dakar. Harentzat ez zan nahikoa izan meatze eta itsasontzien jaubea izatea, Kale Nagusia eregitea edo Iberia sortzea; horrezaz gan, itsasontzi onenak eregi nahi izan zituan. Eta lortu eban, Juan Sebastián Elcano eregita. Dana dala, munduko itsaspekorik onena eregitea bizitzako erabagirik gatxena izan zan. Bilbotar hau “Espainiako Kane hiritarra” izan zen.
Espainian (Bilbo, Madril, Málaga, Cádiz eta Salamanca), Holandan (Rotterdam eta Haga) eta Alemanian (Berlin eta Bremen) filmauta, Euskal Herriak eta Andaluziak alkarlanean produzidutako dokumentalak ibilbide luzea egin dau film bihurtu arte, proiektuari ekin jakonetik produkzinoa amaitu bitartean, bost urte igaro baitira. Ikerketa lana sei herrialdetan baino gehiagotan egin da, artxibo, liburutegi, zinematika eta funts pertsonal ugari konsultauta, galdutako irudiak eta desagertutzat jotako istorio zatiak berreskuratzeko eta Echevarrietaren eta E-1 itsaspekoaren puzzlea osotzeko.
Euskal Herritik proiektuan parte hartu dabenen artean aitatzekoak dira David Berraondo donostiarra, Donostiako Sincro produktora (baterako produkzinoaz arduratu dana) eta Olivier van der Zee (zuzendarien artean). Azken hau jatorriz holandarra da, baina Donostian bizi da eta, bere filmen artean, nabarmentzekoak dira ondorengoak: La Canción de Roldán film luze dokumentala, Balenciaga (2008), Oteiza 100 urte (2008) edo Cuidadores (2008), argazki zuzendari lez.
Sincro Producción enpresea orain 25 urte sortu zan, Donostian, eta dokumentalak egiten ditu, ikuspegi moderno batetik eta funtsezko hiru kontzeptutan oinarrituta: sormena, kalidadea eta konpromiso etikoa. Sincro Europako dokumentalisten EDN sarean inskribiduta dago eta telebista saioak eta dokumentalak egiten ditu, Europako hainbat telebista kanaletan emondakoak: BBC, FR3, ORF, TVE, Documanía, Voyage, TV Slovenia, ETB edo Planeta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!