Zortzi banda hautatu ditue VI. Haizetara jaialdirako
2011-05-11 12:59 MusikeaZornotzan seigarren urtez ospatzen dan lehiaketea bagilaren 24an, 25ean eta 26an izango da, eta musika estilo desbardinak jorratzen dituen zortzi bandak hartuko dabe parte. Danetara, 8 herritako 30 bandak emon eben izena.
Gaur hasiko da Canneseko 64. Zinemaldia, Woody Allenen pelikula barriagaz
2011-05-11 12:28 BarriakCanneseko 64. Zinemaldia gaur bertan hasiko da, Woody Allen zinemagile ezagunaren Midnight in Paris pelikuleagaz. Danetara, hogei film lehiatuko dira Urrezko Palmondoa lortu guran. Robert de Niro da aurtengo epaimahaiko presidentea.
Teknopolis programeak Bioteknologiaren komunikazinoaren eta dibulgazinoaren Asebio/Genoma España saria jaso dau
2011-05-11 12:27Bizitza laborategian ernaltzen denean izeneko erreportajearengaitik jaso dabe saria. Lan horren egileak Nagore Rementeria, Alaitz Ochoa de Eribe eta Beñardo Kortabarria izan dira.
Bertsolari Gaztetxuen Eguna 2011
2011-05-11 11:51 BertsolaritzeaBertsolari Gaztetxuen Eguna eta Balendin Txiki V. Bertso-paper lehiaketako sari banaketea datorren astelehenean, hilaren 16an, izango dira Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
'Unai' laguntzaile birtuala sortu barri dau EHUk, ikasleen zalantzak argitzeko
2011-05-11 11:51Euskal Herriko Unibertsitateak bosgarren belaunaldiko laguntzaile birtuala abiarazo dau: Unai. Hasieran, unibersidadean sartu nahi daben ikasleek UPV/EHUn sartzeari eta matrikulea egiteari buruz daukiezan zalantzak argituko ditu. Euskal Herrian holako tresnea daukan lehenengo unibersidadea da, eta Espainiako hirugarrena.
Kirmen Uribe Bartzelonako Nazinoarteko Poesia Jaialdian
2011-05-11 11:09 KultureaUribe nazinoarteko beste zortzi egilegaz batera taularatuko da, Jerome Rothenberg (AEB), Kgafela oa Magogodi (Hegoafrika), Arnaldo Antunes (Brasil), Pamela Z (AEB), Luis Alberto de Cuenca, Núria Martínez Vernis Valentí Puig eta Vicenç Altaióregaz batera, hain zuzen be.
Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak jaso dabe Max saria
2011-05-10 18:29 sariak-autortzakBart egin da Max sarien XIV. edizinoa Kordobako Gran Teatro antzokian eta euskarazko autore onenaren Max saria Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbek irabazi dabe Aitarekin bidaian lanagaitik.
Borja Estankonak popa eta rocka buztartu ditu bakarkako lehenengo diskoan
2011-05-10 15:53 MusikeaBorja Estankona musikari arratiarrak bakarkako lehenengo diskoa, Estankona (Baga-biga), aurkeztu dau Bilbon. Hamar kanta eta bideoklip bat batu ditu lanean, popa eta rockaren arteko doinuekaz. Itxaso Etxebeste baxu-joleak eta Jimmy Arrabit bateria-joleak be parte hartu dabe proiektuan.
Bizkaiko udalerriotako jai-esparruetan euskerea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-05-10 15:42 Euskerea berbagaiBizkaiko udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuek azken bi urteotan garatutako ekimena finkatze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak, EUDELek eta AFADEk (Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartea) lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur, hilak 10, gure lurraldeko herrietako jaietan jarten diran barraka eta jolas-ikuskizunetan euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz.
Basaki laukote leioaztarrak 'Egunero hasten da' diskoa aurkeztu dau
2011-05-10 15:40 MusikeaBost urte emon ditu Basaki taldeak Egunero hasten da (Oihuka-Elkar) diskoko hamar kantak atontzen. Rock doinu gogorrak dira nagusi Leioako laukotearen abestietan, baina melodiek be leku garrantzitsua daukie. Maiatzaren 28an aurkeztuko dabe lan barria, Gasteizeko gaztetxean.
'Karosi', Siroka taldearen disko-liburu barria plazan
2011-05-10 15:31 MusikeaMusikea ez eze, liburua be badakar Sirokaren lan barriak. Karosi lan osoa lehentasunak kontzeptuan oinarritu da. Hainbat lehentasun aukeratu eta gero, lehentasun horreek guztiak abestien bidez eta istorioen bidez deskribidu ditue eta emoitza legez 9 ideia, 9 abesti eta 9 istorio sortu ditue.
Musika talde bi Italiara joango dira Bilboko Udalak taldeak trukatzeko egindako hitzarmenaren barruan
2011-05-10 14:02 MusikeaGazteen musika-banden trukea egiten dan bigarren urtea da. Taldekideek 18 eta 30 urte bitartekoak izaten dira. Aurten, Incursed eta Yellow Big Machine taldeak izan dira aukeratuak.
Hilebeteko epea dago 2011ko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketan lanak aurkezteko
2011-05-10 12:37 Lanak aurkezteko azken eguna 2011ko bagilaren 10a izango da. Lehiaketearen irabazleak 2.500 euro jasoko ditu.Interneten ganeko Europako batzarrik garrantzitsuena Bilbon egingo da maiatzaren 17an eta 18an
2011-05-10 12:13Internet sarearen nazinoarteko egunagaz bat eginik, maiatzaren 17an eta 18an, Internet arloko munduko aditu nagusiak Bilbon batuko dira sarearen etorkizunaren ganean eztabaidatzeko, Bilbao Web Summit batzarrean. Tim Berners-Leek, ganera, Dama 2011 saria jasoko dau, webaren sortzailea izatearren
Urtebeteko epean, Europak bigarrenez 'erreskatau' beharko ete dau Grezia?
2011-05-10 11:10 Begi betegarriGorputza, ahotsa, berbea eta performatibidadea aztergai, 'En la REsonancia' mintegian
2011-05-09 18:16 kulturbizEn la REsonancia. Voz, cuerpo y performatividad izenburupean gorputza, ahotsa eta performatibidadeari buruzko egun biko mintegi antolatu dabe Bilbon. Poesia, saiakerea, jantzea, bideoa, musikea eta bertsolaritzea adierazpen-motak jorratuko ditue egunotan. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa eta La Fundición aretoan egingo dira dira BizBAKen ekimeneko saioak, maiatzaren 9an eta 10ean.
Kim Ki-duk: 'negarra eta barrea beste ezer baino adierazkorragoak dira'
2011-05-09 17:52 BidaideZinemagile herokorearra
Euskal Herriko hamabi konpainia izango dira Leioako XII. Umore Azokan
2011-05-09 17:21 KultureaLeioako XII. Umore Azokak jaialdian parte hartuko daben Euskal Herriko konpainien aurkezpena egin dau Bilbon. Danetara hamabi euskal taldek eskainiko ditue euren lanak, eta horretatik hamar estreinaldiak izango dira. Maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da aurtengo kaleko artisten azokea.
Kim Ki-duk: 'negarra eta barrea beste ezer baino adierazkorragoak dira'
2011-05-09 15:48 BidaideHegokorear zinemagilea
Euskerearen aldeko hizkuntza politikak aztertu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian
2011-05-09 15:27 Euskerea berbagaiEuskal Herriko administrazino guztien lana aztertu eta igaz egindako aurrerapausuak eta gertatutako atzeraldiak batu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian. Bilbon aurkeztu dabe txostena, eta guztion eskura dago hizkuntza politikaren ganeko blogean: www.kontseilua.org/hizkuntzapolitika






















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...