54. Zinebi jaialdian parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-02-08 14:02   Barriak

Zinebiren 54. edizinoa martxan dago, izan be, edegi barri dabe Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldian parte hartzeko epea: abuztuaren 15era bitartean aurkeztu daitekez filmak. 2012ko zinemaldia zemendiaren 16tik 23ra bitartean egingo dabe, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Zinebiren 54. edizinoa martxan dago, izan be, edegi barri dabe Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldian parte hartzeko epea: abuztuaren 15era bitartean aurkeztu daitekez filmak. 2012ko zinemaldia zemendiaren 16tik 23ra bitartean egingo dabe, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Lehiaketara aurkeztuko diran lanek 45 minutu izan behar ditue gehienez be, horrezaz gan, atzerritik datozen proiektuak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izan beharko dabe, eta produkzino espainiarrak, barriz, 2011ko irailaren 1etik aurrerakoak. Izen-emotea produktoreek edo euren lege-ordezkariek egin beharko dabe. Galdetegia, filmari buruzko informazino osogarria eta filmaren kopia ondoko helbidera bialdu behar dira: Zinebi. Colón de Larreategui, 37 4. esk. 48009 Bilbo.

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzinoagaz, antolatzen dau Zinebi. Zimenaldiaren zuzendaritzeak izentautako nazinoarteko epaimahaiak sariok banatuko ditu aurtengo edizinoan: Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia (7.000 euro), Euskal Zinemearen Sari Nagusia (5.500 euro), Zinema Espainiarraren Sari Nagusia (5.500 euro), Latinoamerikako Film Onenaren Sari Nagusia (4.000 euro), Fikzinozko lanari emondako Urrezko Mikeldia (4.000 euro), Fikzinozko lanari emondako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro), Dokumentalari emondako Urrezko Mikeldia (4.000 euro), Dokumentalari emondako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro), Animazinozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro) eta Animazinozko lanari emondako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu