'Les adieux à la reine' filmak edegiko dau gaur Berlinale jaialdia

Bizkaie! 2012-02-09 10:44   Barriak

Benoît Jacquot zuzendari frantsesaren Les adieux à la reine filma izango da 62. Berlinale jaialdiko lehenengoa. Chantal Thomas idazlearen izen bereko nobelea dau oinarri pelikuleak, Frantziako Iraultzaren hasieran dago girotuta, eta Luis XVI. eta Maria Antonieta errege-erreginen zerbitzarien ikuspuntutik kontauta. Berlinale zezeilaren 9an hasiko da, eta 19an, amaitu.

Les adieux à la reine (Frantzia-Espainia, 2011) lanean parte hartzen daben aktoreen artean dagoz Diane Kruger, Lea Seydoux eta Virginie Ledoyen. Jacquoten fimla Sail Ofizialean lehiatuko da, beste hogei bat lanegaz.

Sail ofizialean, lehiaketatik kanpo, Stephen Daldryren Extremely Loud and Incredibly Close eta Zhang Yimouren Jing ling Shi San Chai emango dituzte. Atzera begirako sailak begiratu bat egingo dio Babelsberg estudioen ehun urteko historiari.

Ganerako sailetan ikusgai izango diran pelikula batzuen barri be emon dabe Berlinaleko antolatzaileek. Stephane Hesselen Indignez-vous! eta Malgoska Szumowskaren Elles lanek berbarako, Panorama saila zabalduko dabe.

Mike Leigh zuzendari britainiarra izango da Berlinaleko epaimahaiburua; beragaz batera Anton Corbijn, Asghar Farhadi, Charlotte Gainsbourg, Jake Gyllenhaal, François Ozon, Boualem Sansal eta Barbara Sukowa izango ditu epaimahaikide. Berlinale Special sailean, ostera, Werner Herzogen Death Row eta Kevin Mac Donalden Marley dokumentalak proiektauko ditue.

Meryl Streep aktorea omenduko dau Berlinalek; Ohorezko Urrezko Hartza emongo deutse eta bere filmografia errepasauko dabe. Edizino honetako Atzerabegirakoan, ehun urte bete barri dituen Berlineko Babelsberg estudioak izango dira protagonista.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu