Injinerutzak hurretik ezagutzeko aukerea, egunotan Bilboko Goi Eskolan
2012-02-08 17:27 jardunaldiakBilboko Injinerutzako Goi Eskolan Injinerutzak aurkezteko Jardunaldiak egingo ditue zezeilaren 8an eta 9an, 16:30etik 19:00etara bitartean. Bilboko Eskolearen ekimenez antolatu dira topaketak, eta Batxilergoko ikasleen asistentzia handia espero dabe. Diziplina anitzeko laborategi bat, tailer mekaniko bat eta 17 erakusmahai izango dira ikasle bisitarientzat.
Bilboko Injinerutzako Goi Eskolan Injinerutzak aurkezteko Jardunaldiak egingo ditue zezeilaren 8an eta 9an, 16:30etik 19:00etara bitartean. Bilboko Eskolearen ekimenez antolatu dira topaketak, eta Batxilergoko ikasleen asistentzia handia espero dabe. Diziplina anitzeko laborategi bat, tailer mekaniko bat eta 17 erakusmahai izango dira ikasle bisitarientzat.
Eskuko telefonoa erabilten dogunean, sare sozialetara konektetan garenean edo TB pantaila digital baten aurrean ipinten garenean, jakitun gara injinerutzako profesionalek garatutako teknologia informatikoak eta telekomunikazinoak erabilten gabilzala. Gure bizitzako egunerokotasuneko arlo desbardinetan, jakintza hau praktikan jartzen duten teknikari espezializatuek garatutako elementuz inguratuta gagoz: medikuntzan, energiaren ustiapean, garraioa, hondakinen kudeaketea, industriako antolakuntzea edo kirola.
Urtean behin, Bilboko Injinerutzako Goi Eskola Teknikoak ateak zabaltzen deutsez injinerutzak ikasteko interesa dauken batxilergoko ikasleei, helburu bigaz: alde batetik, diziplina honen garrantzia eta bere erabilerak erakusteko, eta bestetik, injinerutza, unibersidadeko aukera erakargarri bat lez aurkezteko. Horretarako, injinerutzearen `parke tematiko´ bihurtzen da Eskola laborategien, tailerren eta erakusmahaien bitartez, eta ekarpen barrienak be ikusgai izango dira, esparru industrialekoak zein aisialdikoak, eta abar.
Egunotan, 400 ikasle inguruk hainbat esperientzia eta erakustalditan parte hartzeko aukerea izango dabe. Osasun arloan adibidez, bihotz-biriketako geldiketa baten aurrean eginbeharreko ariketak praktiketako manikia izango dabe. Manikiak sensore optikoak ditu eta honeek, bihotzeko masajearen sakontasuna eta frekuentzia neurtzen ditue, masajearen eraginkortasuna ikustea ahalbidetzen dabe.
Energiak be izango dau presentzia erakusmahaietan: uraren mobimentuagaz energia mekanikoa bihurtzeko banku hidraulikoa ikusi ahal izango da, zentral nuklear bateko kontrol sistemen simulagailu bat, eta ingeniaritza elektrikoko alor magnetikoan aurkitu daitekezan hainbat aplikazino.
Bilboko Injinerutzako Goi Eskola Teknikoak nazinoarteko Formula Student eta Moto Student unibersidadeen arteko lehiaketetan parte hartu izan da. Holan, ikasleek egindako azkenengo auto eta moto prototipoak ipiniko dira ikusgai, eta barne-errekuntzako motorraren funtzionamenduaren eta muntaketaren azalpena eskainiko da.
Informazio teknologia berriak eta komunikazioek, nahiz bideo seinaleen transmisinoek be izango dabe lekua. Atal berezia dauke sareen ezaugarriekaz lotutako praktikek, Interneteko konexinorako kalidadeen inguruko esperientziak, goi definizinoko TBaren seinale azterketak, LTDren estaldura neurria, zuntz optikoaren bitartez egindako transmisinoak, zein hari bako komunikazino optikoak.
Hainbat industria prozesu jasoko dira erakusmahaietan: kutsatutako ur edo gasen arazketa sistemak, instalazinoen automatizazinoak, robotika eta aplikazino elektrikoak, hozte-sistema dorreak, eraikuntza eta arkitektura industrialean erabilitako osagaiak, mekanizazino zentroak, etab.
Topakerak Bilboko Goi Eskolan egingo dira, Urkixo Zumardian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!