'Aita, zonbia naiz', zonbi, sorgin eta gaueko izakiak protagonista

Bizkaie! 2012-02-09 10:23   Barriak

Aita, zonbia naiz animazinozko filma geure zinema-aretoetara helduko da egunotan, estreinaldia zezeilaren 10ean izango da, hain zuzen be. Pelikuleak Xixongo Nazinoarteko Zinemaldian Enfants Terribles saria irabazi eban igaz, eta aurtengo Goya sarietarako hainbat izendapen ditu.

Aita, zonbia naiz animazinozko filma geure zinema-aretoetara helduko da egunotan, estreinaldia zezeilaren 10ean izango da, hain zuzen be. Pelikuleak Xixongo Nazinoarteko Zinemaldian Enfants Terribles saria irabazi eban igaz, eta aurtengo Goya sarietarako hainbat izendapen ditu. Lanaren jatorrizko izenburua Papa, sóc una zombi. Ricardo Ramon eta Joan Espinach zinemagile zuzendu dabe proiektua.

Zonbiak, sorginak eta gaueko beste hainbat izaki dira Aita, zonbia naiz pelikulako protagonistak. Dixie gaztetxu bihurria da; gurasoak banandu zirenetik ganerako nesketatik bereizteko amesa dauka. Diferente janzten da, eta bere jokabidea ez da besteen modukoa; horregaitik akaso institutuko lagunek ez dabe normaltzat hartzen neskatoa. Halako baten, ekaitz handiko gau batean, istripua izango dau, eta mundu guztiz ezezagun batean sartuko da. Antza, hilda dago, baina ez guztiz, izan be zonbi bihurtu da...

Goya sarien banaketea zezeilaren 19an izango da, orduan jakingo dogu Ricardo Ramon eta Joan Espinachen lanak izendapenen bat sari bihurtzen dauen. Besteak beste, kategoria honeetan da hautagai: pelikula onena, animazinozko pelikula onena, jatorrizko gidoi onena, efektu berezi onenak eta jatorrizko musika onena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu