Arte Eder fakultadeko ikasleen berbaldi-zikloa hasiko da gaur BilbaoArten

Bizkaie! 2012-02-08 13:16   jardunaldiak

Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Eder fakultadeko zortzi ikaslek sorkuntza artistikoaren ganeko berbaldiak eskainiko ditue martiaren 28ra arte, eguaztenero, Bilbaoarten. Lehenengo berbaldia zezeilaren 8an izango da, Iker Perezeren Lo metafísico en la puesta en escena cinematográfica. Saioa 19:30ean hasiko da.

Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Eder fakultadeko zortzi ikaslek sorkuntza artistikoaren ganeko berbaldiak eskainiko ditue martiaren 28ra arte, eguaztenero, BilbaoArten. Lehenengo berbaldia zezeilaren 8an izango da, Iker Perezeren Lo metafísico en la puesta en escena cinematográfica. Saioa 19:30ean hasiko da. Hitzaldiak zortzi ikasleek Ikerketa eta Sormena Artean Unibersidade Masterrean egindakolanen emoitzea dira.

Iker Perezek, metafisikoa dana ezagutzera emon, eta horren bidez giza espirituaren sakonenera ailegetea helburuu daben Andrei Tarkovski, Alekxandr Sokurov, Ingmar Bergman eta Jose Luis Guerin zinemagileen lanetako eszenaratzea aztertuko dau. Perezen eritxiz, zuzendariok existentziaren konplexutasuna ezagutza intuitibo batetik, hau da, begirada poetiko batetik, begiratzen eta aztertzen dabe.

Lehenengo saioaren ostean, ondoko ikasleak izango dira: Tres perspectivas de la relación de pareja como temática en la representación artística: Camille Claudel, Nan Goldin y Marina Abramovic, Esther Pastor, zezeilak 15 ; Repetición en el arte, estrategia reflexiva de la práctica artística, Irantzu Sanzo, zezeilak 22; El custom popular, construcciones transformativas de superficie en la periferia del arte, Álvaro Gil, zezeilak 29; Semillero TipoCaliGráfico, Tania Quindos, martiak 7; Miedo: La colisión realidad-ficción, Sophia Grandio, martiak 14; De los libros de cabecera a las películas de Ciencia Ficción, Alberto Albor, martiak 21; eta, Presencia de la muerte en la fotografía, Miguel Ropero, martiak 28.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu