ZuTaGu sare sozial barria Elurneten eskutik

Bizkaie! 2010-01-21 11:57

Elurnet enpreseak Zutagu ezagutza konpartidutea helburu dauen sare sozial barria aurkeztu dau. Asmoa da ezagutza partekatzeko prest dagozan lagunak batzea, goi ikasketak dituenak, gai zehatz bateko profesionalak zein aisialdian intereseko gaiak beste batzuekaz konpartiduteko gogoa dabenak.

Topaguneak Euskera Alkarteen Mobimentuaren ganeko hausnarketea egiteko jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-01-21 09:14   Euskerea berbagai

Jardunaldiok datorren zapatuan, urtarrilaren 23an, egingo dira Durangoko Landako Elkartegian eta 100 lagun alkartzea aurreikusten da, danak be mobimentuko kide. Euskera alkarteen 25 urteko ibilbidea aztertuz ekingo jako zapatuko saioari.

Gazteen hizkuntza erabileran eragiten daben faktoreak

Bizkaie! 2010-01-20 17:29   Euskerea berbagai

Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa Eskoleagaz eta Topagunea euskara alkarteen federazinoagaz garatu dau hain konplexua dan gazteen hizkuntz erabilerearen fenomenoaren azterketea.

2010eko udan ume errusiarrei harrerea egiteko familia barrien bila dabil Kainabera

Bizkaie! 2010-01-20 17:07

Uda honetan ume bat etxean hartu gura dauenak zezeilaren 19ra arte izango dau izena emoteko epea.

Informazino gehiagorako, deitu telefono honetara: 656 748 506; edo idatzi helbide honetara: kainabera@hotmail.com.

Mahatsaren usteldura grisa aurreikusteko biosensore barria

Imanol Sarasola 2010-01-20 14:49   Jan edanak

Usteldura grisaren kontrako tratamendu prebentiboa egitea lau mila euro hektareako dala kalkuletan da, eta sistema barri honegaz dirutza hori gastau beharrik ez da egongo. Sistemearen izena Safegrape da (Mahats segurua/mahats sanoa).

Euskadinova.net barrikuntzearen atariak 300.000 bisita izan zituan 2009an

Bizkaie! 2010-01-20 14:14

Google Analytics zerbitzuaren emoitzen arabera, webguneak 306.878 bisita izan ditu 2009an, eta bisitari horreek 1.059.811 orri ikusi ditue. Ganera, 112.565 erabiltzaile erregistrau dira, 'aurreikuspen guztiak baino gehiago'.

AlhondigaBilbaok casting bat egingo dau herritarren partaidetzea bultzatzeko

Bizkaie! 2010-01-20 12:13   kulturbiz

AlhondigaBilbao Aisialdi eta Kultur Zentroak 2010eko lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak, bizikidetza, aisialdi, kultura eta jarduera fisikorako gunea izateko helburuagaz. Holan, proiektua herritarrei hurreratzeko eta herritarrak zentroaren espirituaren partaide egiteko, zentroak 'argazki casting' bat antolatu dau.

Bilboko Udalak 'Bilbo eta bere auzoak: historiatik begiratuta' lanaren laugarren liburukia argitaratu dau

Bizkaie! 2010-01-20 11:51   Literatura

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak argitaratu barri dauen liburuak, 'Bilbao Auzoz Auzo' udal ekimenaren azken berbaldiak jasoten ditu. Ekimen hori 'Bilbao Izan' programearen barruan sartzen da, eta helburu nagusia Bilboko barrutien historian sakontzea eta herritarrakana hurreratzea da.

Abian 'Alkarrizketak literatureagaz' egitarauaren lehenengo denporaldia, literatureari eta kazetaritzeari buruzko topaketeagaz

Bizkaie! 2010-01-19 14:54   Literatura

'Alkarrizketak literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturako zenbait irudietara hurerratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, bere hirugarren denporaldia hasiko dau gaur, urtarrilak 19, literaturearen eta kazetaritzearen arteko topaketeagaz, Juan Cruz eta Pedro Ugarte idazleakaz, hain zuzen.

Ingelesa egiaztatzeko IELTS azterketak Euskal Herriko Unibertsitatean egingo dira

Bizkaie! 2010-01-19 14:34

IELTS ingelesaren erabilera eta ulermen maila egiaztatzeko sistema bat da, munduko 6.000 erakunde baino gehiagok onartzen dabena, horreen artean, goi mailako hezkuntza-zentroak, enpresak edo immigrazino-sailak, besteak beste.

Manuel Fontiveros 24 urteko kataluniarrak irabazi dau Berrizko I. Eskultura Lehiaketea

Bizkaie1 2010-01-19 14:28   sariak-autortzak

Abenduaren 7tik urtarrilaren 17ra, Berrizko Kultur Etxean Udalak lehenengoz antolatu dauen Eskultura Lehiaketara aurkeztutako 47 proposamenak ikusgai egon dira. Azkenean, 18.000 euroko saria eskuratu dau Manuel Fontiveros kataluniarrak lana egiteko eta 2010. urtean zehar amaitzeko konpromisoa hartu dau.

Koldo Almandozen 'Ahate pasa' lanak Gasteizko Film Laburren XIII. Jaialdian lehen saria lortu dau

Bizkaie! 2010-01-19 11:29   Barriak

UPV/EHUko Arabako Campuseko Unibersidade Hedakuntzarako Zerbitzuak antolatu dau jaialdia. 254 film labur aurkeztu ziran lehiaketara eta A atalean (35 milimetro) 24 aukeratu ziran eta B atalean 30 (ganerako formatuetan). Amaia Ibarrarán UPV/EHUko irakasleak, Javier Bilbao argazki zuzendariak eta Paco Valderrama kazetariak osotu dabe epaimahaia.

Emakumezko futbolarien elikadurea aztertu dau EHUn aurkezturiko tesi batek

Bizkaie! 2010-01-19 10:07

Kirolari ona izateko, talentua eta preparazinoa ez eze, elikadurea be oso garrantzitsua dala frogatu nahi izan dau Leyre Gravina ikertzaileak Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) aurkezturiko bere doktorego-tesian. Horretarako, Athleticeko emakumezkoen bi talde nagusien aldagelan sartu da, eta zer eta zenbat jaten daben ikusi dau.

Gernika-Lumoko historiaren ganeko unidade didaktiko bi aurkeztuko ditue

Bizkaie! 2010-01-19 09:53

Gernikazarra Historia Taldeak herriko pasadizo, jazoera, pertsonaia eta historian zeharreko sasoi bereziei buruzko ikerketak egitea dau helburu sortu zanetik, eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Sailaren amesa euskerea normalizetako ekintzak indartu eta bultzatzea da, hau da, euskerea erabilteko aukerak emotea.

Euskal poesia erotikoaren antologia (1968-2008) aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-01-18 14:51   Kulturea

Igor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek 'Desira plazer' izeneko euskal poesia erotikoaren antologia (1968-2008) aurkeztu dabe Txalaparta argitaletxearen eskutik. Liburuaren berbaurrean azaltzen dan legez, 'Euskal Herrian idatzi dan poesia arakatu dabe erotismo bila'. Emoitza, Jimenezen esanetan, 'altxor-mapa' bat da.

Mikel Garcia, Tene Mujika bekearen irabazle

Bizkaie! 2010-01-18 12:59   sariak-autortzak

Aurtengo proiektu irabazleak, euskal zinema zer dan edo badan eztabaidan sartu barik, Euskal Herrian filmak egin dituen zuzendari nabarmen zenbait alkarrizketatu nahi ditu. Mikel Garciak berak dinoenez, ez da Top 10 bat, baina bai euren pelikula bategaz edo estilo personalagaz Euskal Herriko zineman arrastoa itxi daben egileei berbea emotea.

Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria sortu dabe Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak

Bizkaie! 2010-01-18 10:30   Kulturea

Idazlanak helbide honetara bialduko dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria, 48196, Lezama (Bizkaia). Lanak hartzeko azken eguna martiaren 1a izango da, eta epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna apirilaren 15a izango da. Epaimahaia ondoko idazleek osotuko dabe: Leire Bilbao Barruetabeña, Julen Gabiria Lara eta Xabier Mendiguren Elizegi.

Ekon taldeak agur esango dau urtarrilaren 16an

Bizkaie! 2010-01-15 13:36   Musikea

'Ekonfest' izenburupean, ondorengo taldeek joko dabe zuzenean: Anger, Sexty Sexers, Estricalla, Sharon Stoner, Eraso eta Ekon. Ateak arratsaldeko 18:30ean zabalduko ditue eta kontzertuak 19:00etan hasiko dira.

Urrezko debozinoa

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-01-15 13:26   Bidaide

Birmaniarren debozino sutsuagaitik izango ez balitz, Mahamuni-ko Budearen irudia milaka irudiren artean beste bat baino ez litzateke izango. Planetako pobreenetarikoak izan arren, Myanmar-eko (lehengo Birmania) fededunak Mahamuni-ko Buda munduko leku ikusgarrienetarikoa bihurtu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)