Manuel Lasarte bertsolaria hil da

Bizkaie! 2012-02-13 11:32   Bertsolaritzea

Manuel Lasarteren aldeko hileta eleizkizuna, gaur, astelehena, hilak 13, arratsaldeko 19:30ean egingo dabe Orioko San Nikolas Parrokian.

Manuel Lasarte bertsolaria hil da bart 84 urtegaz. Plazaz plaza bertsotan ibilteari aspaldi itxi eutson baina nozonoz omenaldi edo jai berezietan bertsoren bat edo beste abesten zituan.

Manuel Lasarteren aldeko hileta eleizkizuna, gaur, astelehena, hilak 13, arratsaldeko 19:30ean egingo dabe Orioko San Nikolas Parrokian.

1927ko abenduaren 16an jaio zan Leitzako Franki baserrian Manuel Lasarte Arribillaga bertsolaria. Hamabi urte zituala Aiara joan zan bizitera, eta Oriora gero; ogibidez errementaria zan. Hamazortzi urtegaz Zaldibarren egin eban debuta bertsotan. Hortik aurrera, herririk herri urte askoan ibili zan bertsotan garaiko bertsolariakaz, besteak beste, Uztapide, Mattin, Xalbador, Basarri, Lizaso, Lazkao Txiki eta Lazkangaz.

Makinatxu bat artikulu idatzi zituan aldizkari eta egunkarietan (El Diario Vasco egunkariko kolaboratzailea zan) eta liburu batzuk, baita bertso jarri eta bat-batekoakaz: Bertso mordoxka (Auspoa liburutegia, 1970. Auspoa 100), Gordean neuzkanak (Auspoa liburutegia, 1975) Beranduko lanak (Auspoa liburutegia, 1992) Lazkao-Txiki gogoan (Auspoa liburutegia, 1994. Auspoa 221) Enbor zarraren ezpalak (Auspoa liburutegia, 1995. Auspoa 225) Uztapide gogoan (Auspoa liburutegia, 1999. Auspoa 261).

Manuel Lasarte Arribillagaren ganeko informazino gehiago: Literaturaren Zubitegian

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu