Bihotzez jaialdia Leioan

Bizkaie! 2012-02-10 11:48

Bihotzez alkarteak (Sortzetiko Kardiopatiak dituen Umeen Familien Alkartea) eta Leioako Udalak ongintzazko Bihotzez Jaialdia antolatu dabe zezeilaren 11rako; hitzordua Kandelazubieta Kiroldegian izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Bihotzez alkarteak (Sortzetiko Kardiopatiak dituen Umeen Familien Alkartea) eta Leioako Udalak ongintzazko Bihotzez Jaialdia antolatu dabe zezeilaren 11rako; hitzordua Kandelazubieta Kiroldegian izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Alkarte honen helburuak bi dira: alde batetik, herritarrak gaixotasun horregaz eta bere inguruagaz sentsibilizetea eta kontzientziatzea. Bestalde, kardiopatiak dituen umeen eta euren senitartekoen bizi kalidadea hobetzea. Helburu horreek beteteko mota desbardinetako ekintzak antolatu eta bideratzen ditue: zabaltze ekintzak, sentsibilizetakoak, aldarrikapen ekintzak, profesionalei zuzenduriko heziketa zabaltzea eta indartzea, eta senitartekoei zuzenduriko laguntzinoa (informazinoa, laguntzino ekonomikoa edo psikologikoa, etab.).

Bihotzez Jaialdi honen bitartez, Leioako Udalak gaixotasun honen zabalkuntza eta sentsibilizazinoan bere ekarpena egin nahi dau. Horretarako programa dibertigarria eta edegia atondu dabe. Eskaintza zabal horretan, Travellin’ Brothers musika talde leioaztarraren kontzertua azpimarratu behar da. Edozelan be, antolatu diran ekintzak honakoak dira:


Bihotzez Jaialdia

16:00 Ateak edegitea.
16:30 Bihotzez Jaiaren aurkezpena.
17:00 Umeentzako magia ikuskizuna.
17:50 Athletic Clubeko jokalariek sinatutako baloien eta Oier Zearra pelotari ohiaren sinadurea dauen pelotearen zozketea.
18:10 El rey Leon filman girotutako funky jantzea.
18:30 Txokolatadea.
18:45 Ze parea, umeentzako zirko ikuskizuna.
19:10 Berangoko txirrindularitza taldeek gure txikiak babestuko ditue.
19:20 Arkaitz Estiballes bertsolariaren saioa.
19:30 Gontzal Mendibilen kantaldia.
19:50 Parte-hartzaile guztiak eszenatokira igoko dira umeakaz argazkiak egitera eta horreek agurtzera.
20:30 Travellin Brothers taldearen kontzertua.
21:00 Eskerrak emotea eta jaiaren amaierea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu