Venus jainkosearen maitasun istorioak, Bilboko Berreginen Museoan
2012-02-10 13:35 KultureaVenus maitasunaren jainkosa greziarraren zazpi eskultura erakutsiko dituan ibilbide gidatua atondu dau Bilboko Berreginen Museoak zezeilaren 14rako, San Balendin egunerako. Bisitea 18:00etan izango da, eta Venus edo Afrodita jainkoseak gizaki zein jainkoekaz izandako maitasun istorioen sekretuak agirian itxiko ditu.
Venus maitasunaren jainkosa greziarraren zazpi eskultura erakutsiko dituan ibilbide gidatua atondu dau Bilboko Berreginen Museoak zezeilaren 14rako, San Balendin egunerako. Bisitea 18:00etan izango da, eta Venus edo Afrodita jainkoseak gizaki zein jainkoekaz izandako maitasun istorioen sekretuak agirian itxiko ditu.
Zazpi senargai zazpi Venusentzat izenburuko ibilbide honetan ondoko artelanak ikusteko aukerea izango da: Partenoneko Afrodita eta Dione, Canovaren Venus Italikoa, Venus makurtua, Miloko Venus, Knidoren Venus, Eskilinoko Venus, Pieter Paul Rubensen Parisen epaiketea koadroa.
Makina bat istorio bitxi ezagutzeko aukerea izango dabe bisitariek, berbarako, Afrodita, Hefestogaz ezkonduta egon arren zelan oheratu zan Aresegaz, gerrearen jaunagaz. Heliosek maitaleak atrapau, eta Hefestori jakinarazo eutson. Senarrak brontzezko sare fin apurtezina sortu, eta Aresen ohean ipini eban. Maitaleak oheratu ziranean, sareak biak batu zituan; holan aurkeztu zituan Hefestok ganerako jainkoen aurrean.
Jazoera horretatik sortu ziran Venusek Olinpoko beste jainko batzuekaz izan zituan ganerako maitasun abenturak. Bisita gidatuan, Hermes eta Dionisio jainkoekaz izandako hartu-emonak be azalduko ditue. Dana dala, jainkosearen maitasunak gizakiak eurak be sorgindu zituan. Ankises eta Adonis gizon eder-ederrak izan zituan lagun, Boutes eta Faeton bere bai.
Rubensen koadroari jagokonez, Parisen epaiketearen istorioa kontauko dabe. Zeus jainkoak, Atenea, Hera eta Afrodita jainkosen arteko ederrena aukeratzeko eskatu eutson Parisi. Afrodita aukeratu eban Parisek, harek Troiako Helenaren, lurreko emakumerik ederrena ei zanaren maitasuna agindu eutsolako. Gorabehera horreek Troiako gerrea ekarri eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!