Anselmo Guinearen lehenengo erakusketa monografikoa, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-13 14:54   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoak Anselmo Guinea artista bilbotarraren lehenengo erakusketa monografikoa edegi dau, artistearen lana zabaltzeko eta ezagutarazoteko asmoz. Mikel Lertxundi Galiana historialaria izan da komisarioa.; Hamalau urte emon ditu Guinearen bizitzea eta obrea aztertzen doktoretza-tesia egiteko, ikerketa-lan horren emoitzea da museoan ikusgai dagoena.

Bilboko Arte Eder Museoak Anselmo Guinea artista bilbotarraren lehenengo erakusketa monografikoa edegi dau, artistearen lana zabaltzeko eta ezagutarazoteko asmoz. Mikel Lertxundi Galiana historialaria izan da komisarioa.; Hamalau urte emon ditu Guinearen bizitzea eta obrea aztertzen doktoretza-tesia egiteko, ikerketa-lan horren emoitzea da museoan ikusgai dagoena. Lertxundigaz batera, museoko zeuzndari Javier Viar eta BBK Fundazinoko Gorka Martinez izan dira. Erakusketea maiatzaren 20ra arte egongo da zabalik.

Lehenengo aldia da Anselmo Guinea (Bilbo, 1855-1906) margolariaren lana aztertu, sailkatu eta ordenatu dana, Javier Viarrek prentsaurreko hasieran nabarmendu dauenez. Lan horren guztiorren emoitzea erakusketaren izenburuan agiri da: Anselmo Guinea. Modernidadearen jatorriak euskal pinturan. Mikel Lertxundiren lanak balio historiogrtafiko handia dauka, Viarren esanetan: Ikerketa-lan honi esker Guinaren irudia hazi egingo da bai publiko orokorrarentzat bai adituentzat be.

Erakusketan 85 lan batu ditue; erdia orain arte egundo erakutsi bakoak, eta beste makina bat orain ehun urte baino gehiago jendaurrean egon bakoak. Margolanak, akuarelak eta marrazkiak dagoz ikusgai; eszena kostunbristak, paisajeak eta erratratuak. Artista bilbotarraren ibilbide osoa ezagutzeko aukera parebakoa da, haren sasoi guztiak jaso ditue eta. Balio dokumental handia dauken hiru eutoerretratu, lau gutun ilustratu eta zorzio ilustrazino gehitu ditu komisarioak, Guinea hurretik ezagutzeko.

Guineak lehenengo lanetatik hasita kalidade handiko beharrak egin zituala azpimarratu dau Lertxundik. Ikertu egin eban, aldaketak egin zituan bere lanean, baina badira gauza bi bere lan guztian topauko doguzanak: konposizinoak egiteko gaitasuna eta argia atrapetako modua, azaldu dau komisarioak.

Madrilen, Erroman eta Parisen izan zan Guinea beste artista batzuen lana hurretik ezagutzeko. Lehenengo bidaia Madrilera egin eban, 1874an, ikasketak osotzeko asmoz. Birritan izan zan Erroman, handik formatu txikiko lan preziosistak ekarri zituan. 1881 eta 1887. urteen artean bigarren aldiz egon zan Erroman. Ekialdeko giroa etapasarte historikoak albo batera itxi, eta kostunbrismo italiarrea lantzeari ekin eutson.

1887ko udea Lekeition emon eban; han barriro be landu eban euskal kostunbrismoa. Handik hiru bat urtera Parisera joan zan. Inpresionismoa, puntillismoa eta modernismoa ezagutu zituan han. Ordutik aurrera pintetako modua aldatu egin eban. 1892an Bilbon zan barriz, nekazaritzea eta inguruko irudiak margozten. Industrializazinoak Bizkaia goitik behera aldatzen egoan sasoian, gizarte tradizionala jaso eban bere koadroetran. Baserria, familia eta erlijiotasuna agiri dira Guinearen lanetan. 189ean Arratia aldean ibili zan, Bizkaia tradizional horren bila.

Pintorea izateaz gan, irakaslea izan zan Arte eta Lanbide Eskolan eta bere akademia pribadua be euki eban. Gizon umoretsua zan, anekdota askotako protagonistea, azaldu dau Lertxundik. Arrue anaien eta Angel Larroque artistearengan eragin argia euki eban, komisarioaren arabera, eta Aurelio Artera eta Antonio Gezalaren lanetan be badago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu