6 Grammy irabazita Adele izan da aurten irabazle nagusia Whitney Houston joan jakun astegoienean
2012-02-13 10:48 MusikeaHogeita hiru urteko Adele britainiar gazteak sei Grammy irabazi ditu bart Los Angeleseko Staples Center aretoan egindako Grammy sari banaketa ekitaldiaren 54. edizinoan. Ekitaldi hunkigarria izan zan, zapatuan hildako Whitney Houston kantaria gogoan izan eta omendu ebelako.
Hogeita hiru urteko Adele britainiar gazteak sei Grammy irabazi ditu bart Los Angeleseko Staples Center aretoan egindako Grammy sari banaketa ekitaldiaren 54. edizinoan. Ekitaldi hunkigarria izan zan, zapatuan hildako Whitney Houston kantaria gogoan izan eta omendu ebelako.
Izentauta egoan maila guztietan irabazi dau saria Adelek; kantari ingelesaren bigarren diskoa, 21 izenekoa Diskorik Onena izan da. Rolling in the deep, barriz, 2011ko Kantu Onena izentau dabe eta horren berbei jagoken saria, Berba Onenari emoten jakona be irabazi dau. Horrezaz gan, Pop mailako Bakarkako Emonaldi Onena, Pop mailako Disko Bokal Onena eta Musika Bideo Labur Onena sariak be jaso ditu. Taula gainera igo zen sei aldietan berba gitxi egin eban Adelek, baina, erdi-malkotan, ama, lagunak eta orain bost hilebete ahots-kordatako ebakuntzea egin eutsien medikuak izan zituan gogoan.
Ganerako irabazleei jagokenez, Foo Fighters talde estadubatuarra nagusitu zan Rock kategorian (bost sari irabazi ditu), Kanye West Rapean (lau Grammy irabazi arren, ez zan sari-banaketa ekitaldian izan) eta DJ Skrillex, barriz, Dance musikearen mailan.
Beste alde batetik, bina sarigaz Taylor Swift, Bon Iver, Cee Lo Green, The Civil Wars, Tony Bennet eta Chick Corea kantariak nabaermendu behar dira.
Pop eta Rock Latinoaren mailan Mana nagusitu da eta Tonny Bennett beteranoak bere ibilbideko 17. Urrezko Mikrofonoa irabazi eban igaz hildako Amy Winehousegaz batera grabautako kantuari esker.
Zuzeneko emonaldietan, The Beach Boys talde mitikoaren itzulerea nabarmentzekoa izan zan, baita Paul McCartneyk, Bruce Springsteenek eta Foo Fighters taldeko lider Dave Ghrolek sari-banaketea amaitzeko egindako gitarra-inprobisazinoa be.
Whitney Houston-en heriotzea
Laurogeiko eta 90eko hamarkadetako emakume ahots indartsua, Whitney Houston agurtzeko eta omentzeko ekitaldia be izan da Grammy sari banaketa ekitaldiaren 54. edizinoa. Aurkezle lanetan ibili zan LL Cool J raperoak Whitney Houston-en alde errezetako eskatu eban eta, ondoren, Houston bera I will alway love you kantu arrakastatsua abesten erakusten eban bideo bat erakutsi eben. Ondoren, kantu bera kantau eban zuzenean Jennifer Hudson kantariak eta hori izan zan momenturik hunkigarriena.
Gogoratu, joandako zapatuan hilda topau eben 48 urteko Whitney Houston Los Angeles-eko hotel batean.
Houstonek 170 miloe disko baino gehiago saldu ditu; danetara, abeslari estadubatuarrak zazpi disko, hiru soinu-banda eta 53 single kaleratu ditu. I always love you emakume abeslari baten singlerik salduena izan zan. Sei Grammy sari, bi Emmy, 30 Bilboard Music Awards eta 22 American Music Awards sari irabazi ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!