Huaxi, txinatar aberatsen herria

Zigor Aldama 2012-02-10 14:45   Bidaide

Deigarriena herrixka horretan bizi diran ia 3.000 lagunen kontu korrontea da. Iturri batzuen arabera, hor bizi diranek bi miloe yuan (240.000 euro inguru) baino gehiago ditue gordailu eta finantza produktu desbardinetan. Bakotxa bere etxebizitzaren jaube da eta familiako gitxienez kotxe bat dago; horrezaz gan, urteko irabazien zati bat jasoten dau bakotxak urte amaieran.

Amerikar amesaren ohikoa irudia da. Lau erraildun autopistak zuzen-zuzen eroaten zaitu kotxe erraldoi eta karuak edonon agiri diran etxe multzo inguruetara. Etxeak lauki-sare perfektuetan eregita dagoz eta berdeguneak be ugari dira, olgetan ibilten diran ume eta nerabeen gozamenerako. Atarte danatan bandera nazionala agiri da baina zeozer arraroa atzemon dogu, izan be, 50 izarrik ez dago, askoz gitxiago baino, beilegiak dira eta atzealdean kolore urdinik eta zeharretara dagoan barrarik ez da agiri. Kolore gorria da nagusi eta nabarmenduta igitaia eta mailua agiri dira. Ondo etorri Huaxira, munduko herririk onena irakurriko dozue herriaren sarreran dagoan kartel erraldoian.

Eta ez da harropuzkeria, deigarriena herrixka horretan bizi diran ia 3.000 lagunen kontu korrontea da. Iturri batzuen arabera, hor bizi diranek bi miloe yuan (240.000 euro inguru) baino gehiago ditue gordailu eta finantza produktu desbardinetan. Bakotxa bere etxebizitzaren jaube da eta familiako gitxienez kotxe bat dago; horrezaz gan, urteko irabazien zati bat jasoten dau bakotxak urte amaieran. Hori guztia gitxi ez eta osasun zerbitzua be dobanekoa da eta hor bizi diran lagunen erretiroa Txinako uri gehienetako bizilagunen gitxieneko soldatea baino hobea da. Ganera, urtero oporretan joaten dira atzerrira eta doban.

Huaxi herrixkearen jaubeak edabe magiko horretatik edaten ixten deutse Alderdi Komunistako lagunei baina edabearen osogaiak ez ditu jakinarazoten eta azken berrogeita hamar urteotan, urtetik urtera gero eta aberatsagoa da. Laurogei urtetik gorako Wu Renbao jn.ak beti txalotu dau Pekineko gobernuak agintzen dauen komunismoa eta Huaxin ezarritako sistemea zeozelan kolektibistea izan arren, Wu Renbao-ren arrakastearen giltza Jiangsu Huaxi Group, enpresa sare bihurria eta merkatu ekonomiaren ikuspegi berezia ezartzea izan da. Kudeaketa sistema berezia dauka aitatu sareak, titulartasun publikoaren, kooperatibismoaren eta liberalismoaren arteko buztarketea, hain zuzen be.

Nire jarraibide edo ereduak argi dagoz dino patxada handiz Wuk goiz partean izaten dituan berbaldi jentetsuetako batean. Ez naz harrotzen goraipatzen nabenean eta ez naz hasarratzen kritiketan; bolada gogorretan ez naz larritzen eta bizirik nagoan bitartean beti egongo naz Alderdi Komunistearen eta Txinaren pentzuan. Hori guztia, barriz, nahi dauen moduan beteten dauela esan behar da. Izan be, Kultur Iraultzaren (1966-76) hamarkada kondenagarri horretan abiatu zan, ekinbide pribatua panteetea be galarazota egoan momentuan, hain zuzen. Orduantxe ezarri eben sekretupean lehenengo fabrikea, torlojuak egiteko lantegia, uniformedunak agertzeaz bat di-da desegiten eben lantegia. Holan, Deng Xiaoping-ek aberastea loriatsua da esanaz, muga ekonomikoak zabaltzeko aldarrikapena egin ebanerako, bide erdia egina eukan eta 1992an daneu aurrea hartu eutsen negozio ugari abiarazoz.

Orain, barriz, pausu bat aurrera emoteko gogoz dabil. Herrixka estatuta baztertu eta uri bihurtzea da asmoa, gehien kutsatzen daben fabrikak zarratu eta barrikuntzan eta ekoturismoan oinarritutako eredu barria topau azaldu dau Huaxiko Alderdi Komunistako idazkari orde eta Wu-ren lankide dan Sun Hai Yen-ek. Mundu guztiaren aurretik joateko eta gauzak aurreikusteko dituan doeak ondo erabili eta heroi nazionala da egun. Alkate kargurik ez dau izan sekula baina Huaxiko etxe danatan dago Wu Renbao-ren argazkia eta eraikin publiko guztietan agiri dira Hu Hintao egungo presidentearen zein aurrekoen ondoan ataratako argazkiak. Hu Jintaogaz agiri dan argazki hori herrixkan diran bederatzi Kitsch pagodetako baten atarian sano nabarmenduta agiri da, helikopterorik pagau ezin daben turisten gozamenerako.

Huaxik dauen Kaliforniako bazter auzo baten etxurea ez da nahikoa. Gehiago nahi dabe eta dirua ez da arazoa. Joandako urrian, herrixkearen edo uriaren 50. urteurrena ospatzeko 328 metroko latuerea dauen etxeorratza inaugurau eben. Goiko muturrean urregorrizko bola handi bat dauka eta eraikinaren kostua 3.000 miloe yuanekoa (365 miloa euro) izan da. Danetara, 74 pisu daukaz eta ezaugarri txinatarreko kapitalismoaren eredu nabarmena da. Herrixka bat zeruan izenagaz bataiatu dabe. Eta ez da gehiegikeria: Huaxiko bizilagun guztiak sartu daitekez eraikin horretako areto nagusienean. Daukan altuereagaitik, urrutitik ikusten da, izan be, Europako eraikin guztiak txiki ixten ditu. Edozelan be, Pekineko eraikin bat da herrialdeko altuena eta ospetsuena. Boterearen erdigunean ez dabe mesfidantzarik gura...

Dana dala, Huaxiko eraikina upealakoa da. Hamabi pisu bakotxeko herrixkearen ikur dan bufalo bat dago, Wall Street ospetsuari burla eginez. Hamabigarren pisuan burdinezko bat dago, hogeitalaugarrenean altzairuzkoa, hogeitamaseigarrenean brontzezkoa eta berrogeitazortzigarrenean zilarrezkoa. Apur bat gorago, hirurogeigarren pisuan, barriz, turista guztien jomugea dago, urregorrizko bufaloaren figurea, tona bat urrez egindakoa eta 32 miloe euroko balioa dauena.

Baina dana ez da urrea Huaxin. Bertan bizi ez diran 30.000 lagunek behar egiten dabe. Badakite ondo eurentzat ez dagoala etxe magikorik, ezta onura sozialik be baina hilean 3.000 yuan (365 euro) irabazten ditue, Shanghain bizi diranek batez beste kobretan dabena. Wu-ren enpresa taldeko tela fabrikako beharginek autortu dabenez, hemen soldatak beste inon baino hobeak dira.

Gure helburua 2020rako industrian oinarrituta baina turismoa baztertuko ez dauen hazkunde ekonomikorako eredu barria ezartzea da azaldu dau China Daily egunkarian gaur egun Huaxiko liderra dan Wu Xie-k. Gure belaunaldia gogor lan eginez aberastu zan eta orain buruari buelta batzuk emon eta horri eustea da gakoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu