Bideokopla Lehiaketea antolatu dabe Bertsozale-k eta AEK-k
2012-02-13 17:47 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta AEKren Praktikatu egitasmoak Bideokopla Lehiaketea jarri dabe martxan. Txapelketa honen helburuak bi dira. Alde batetik, euskerea ikasten edota praktiketan dabilzanak bertsolaritzearen mundura hurreratzea eta, bestetik, bertsoek euskerea praktiketako eskaintzen dituen aukerak erakustea.
Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta AEKren Praktikatu egitasmoak Bideokopla Lehiaketea jarri dabe martxan. Txapelketa honen helburuak bi dira. Alde batetik, euskerea ikasten edota praktiketan dabilzanak bertsolaritzearen mundura hurreratzea eta, bestetik, bertsoek euskerea praktiketako eskaintzen dituen aukerak erakustea.
Ekimen honen sorrerea 17. Korrikaren barruan antolatutako Euskalakari Koplari txapelketearen arrakasteagaz lotzen da. Orain dala urtebetekoa Bertsozale Alkartearen eta Korrikaren arteko lankidetzeari esker egin bazan, oraingo honetan Praktikatu AEK-k hartu deutso lekukoa Korrikari. Gainera, antolatzaileek aurrera begirako alkarlana sustatzeko asmoa azaldu dabe; ondorioz, ekimen hau abiapuntua besterik ez da izango.
Lehiaketearen oinarria, izenak berak dakarrenez, bideo bat sortzea izango da, koplak abiapuntutzat hartuta. Bi lagunetik gorako taldeetan batutako lehiakideek sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osotu beharko dabe, eta bideo bat grabau, ondoko gaia ardatz hartuta: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horreen bidez, egileek euskeraz biziteko nahia adierazo beharko dabe. Doinua, libre.
Lehiaketea helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabilzan taldeei zuzentzen jake, baina bertsolari baten laguntzinoa euki leikie, holan eskatu ezkero. Izan be, AEKren eta Bertsozale Alkartearen arteko hitzarmenari esker, Euskal Herri osoko bertso-eskolak prest egongo dira euren laguntzinoa behar dauen edozein taldegaz jokatzeko.
Bideoan grabautako kopla sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera bialdu behar dira martiaren 25a baino lehen. Saria talde irabazlearentzako bertso-bazkari edo afari bat izango da, bi bertsolarigaz batera, taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean. Epaimahaia Bertsozale Alkartea izango da, baina edonork eukiko dau bere gustuko bideoa bozkatzeko aukerea Praktikatu AEK facebookeko orrialdean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!