Julio Jorqueraren 'Mi último round' filmak irabazi dau Zinegoak jaialdiaren sari nagusia

Bizkaie! 2012-02-13 10:11   Barriak

Antolatzaileen esanetan, 5.000 ikusle baino gehiago batu dira aurtengo jaialdiko filmak ikustera eta zazpi egunetan, danetara, 21 herrialdetatik bialdutako 71 film proiektau ditue.

IX. Zinegoak, Bilboko Nazinoarteko Gay-lesbo-trans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian Julio Jorquera txiletarrak zuzendutako Mi último round filmari emon deutsie sari nagusia, Fikzinozko Luzemetrai Onenari emoten jakona lengoaia zinematografikoa menperatzen dauelako eta estilo handiz zein nortasun propioagaz egindakoa dalako epaimahaiak erabagi dauenez. Modu sinisgarrian hurreratu deuskuz LGBT (Lesbiana, gay, bisexual eta transexualak) zineman atipikoak diran pertsonaiak eta inguruneak, adierazo dau Gulya Sultanovak, Juanma Carrillok eta Michelle Hoekstrak osotutako epaimahaiak.

Ganerako sariei jagokenez, Dokumental Luzemetrai Onenaren Saria, Lucia Egaña Rojasek irabazi dau Mi sexualidad es una creación artistica lanagaitik. Epaimahaiaren eretxiz, naturaltasunez eta sentiberatasunez hurreratu da, jente gehienarentzat ezezaguna dan uniberso batera. Begirada freskoa, zuzena, ausarta eta, aldi berean, didaktikoa erabili dau horretarako.

Fikzinozko edo Dokumental Film Labur Onenaren Saria, barriz, publikoak erabagiten dau bere botoakaz, eta aurten Mitsuyo Miyazakiren Tsuyako-k irabazi dau.

Lesbianismoa eta Genero Saria Maryam Keshavarzen Circumstanc-ek eroan dau, emakumeen eta, batez be, lesbianen errealidadea erakusteagaitik.

Antolatzaileen esanetan, 5.000 ikusle baino gehiago batu dira aurtengo jaialdiko filmak ikustera eta zazpi egunetan, danetara, 21 herrialdetatik bialdutako 71 film proiektau ditue.

Aurten, Agustí Villarongak (Mallorca, 1953) jaso dau Zinegoak jaialdiako Ohorezko Saria. Aurten Pa Negre Goya sarietarako bederatzi izendapen jaso ditu Villarongak eta igaz, barriz, Espainiako Zinematografiako Sari Nazionala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu