Badator 2010eko Expodistrito
2009-12-30 16:47 KultureaUrtarrilaren 4an hasiko dan Expodistritoren helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita honezkero ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be.
Bilbaomusikak Digidesign Protools 101 Ziurtagiri Ofiziala eskainiko dau urtarrilean
2009-12-30 13:24 MusikeaIzena emoteko epea urtarrilaren 8ra arte izango da 918 581 378 eta 630 769 483 telefonoetan edo posta elektronikoaren bidez, info@proaudiotec.com helbidean. Informazino gehiago www.proaudiotec.com
Santo Tomas azokeak miloe bat euro inguru fakturau eban Bilbon
2009-12-30 10:53Danetara, 2009an BBK-k bi miloe eurotik gora bideratu ditu 203 azoka antolatzeko, guztiak Bizkaiko nekazaritza-produktuakazn. Zehatz esateko, BBK 136 nekazaritza-azokatan, abelgorrien 15 feriatan, 19 azoka monografikotan, mikologiako 29tan eta itsasoari eskainitako beste lautan izan da.
'Kultura 18 / K18', 2010ean 18 urte beteko dituen gazteentzako erregalua
2009-12-29 14:42 kulturbiz2010ean 18 urte beteten dituen gazteei zuzendutako 'Kultura 18' txartelari esker, doban sartu ahal izango dira 18 kultur ekitalditara gehienez be. Dobakoa izateaz gan, txartelak beste abantaila bat dauka, izan be, ikuskizun bakotxean txartela daroanak edade mugarik bako lagun bat eroan leike, eta lagun horrek txartelaren prezioaren erdia baino ez dau pagauko.
38 egun luzeren ondoren, amaitu da 'Dragoi Ehiztaria' film luzearen filmaketea
2009-12-29 13:11 BarriakFilmaren errodajea 2009ko urriaren 19an hasi zan eta oraintsu amaitu ditue lanak. Patxi Barcoren bigarren film luzea da. Orain arte euskeraz filmau dan produkzinorik karuena da, bi miloe eta erdiko aurekontuagaz.
Euskaltzaindiak 'Jose Antonio Aranaren Biblioteka' liburua aurkeztu dau
2009-12-29 09:38 KultureaDanetara, 5.657 erreferentzia ditu, eta gaiei jagokenez, Humanidadeen esparrukoak dira nagusi: historia, kulturea, musikea, erlijinoa, zuzenbidea, literaturea edota artea.
Noizko hitzarmena?
2009-12-28 14:22 Euskerea berbagaiNafarroako Gobernuak ZERO euro inbertiduko dau aurten euskerearen presentzia hedabideetan sustatzeko, euskerazko nafar prentsa diru-laguntzino barik itxita lehen aldiz azken 23 urteotan.
'Zinez jositako ipuinak' ekimena Bilbon, 7 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta
2009-12-28 13:40 BarriakZinez jositako ipuinak ekimenaren helburuak ondokoak dira: txikienei irudiek eta zineak historiak transmitiduteko daben indarra azaltzea eta eurekan zaletasuna eta ikusmina sortzea; zineagazko zaletasuna sortzea eta, Segundo de Chomón-en obra hurreratzea.
Txomin Peillen: 'Andima Ibiñagabeitiak bultzatu ninduan euskeraz idaztera'
2009-12-28 11:54 BarriketanIdazlea eta ikerlaria, aurtengo Manuel Lekuona saria jaso dauena
'Olaeta Balletak' erakusketearen barruan, umeentzako jarduerak egongo dira Gabonetako oporretan
2009-12-28 10:39 KultureaAbenduaren 28tik 31ra eta urtarrilaren 4an eta 5ean, 12:00etatik 18:00etara, seme-alabakaz erakusketa-lekura (María Díaz de Haro 11ko Ondare Aretoa, Bilbo) doazenek jantza, musika eta koreografiaren mundua ezagutu eta horrezaz gozetako aukerea izango dabe jolas didaktikoen bidez.
Euskera Sailak eta Nontzeberri atariak euskerazko blogen Biblogari Lehiaketearen sariak banatu ditue
2009-12-28 10:27Sarituak honakoak izan dira:
• Blog pertsonal onena: 'Hamahiru' Mikel Iturbe Urretxa-rena.
• Blog kolektibo onena: 'Aldiri' Ula Iruretagoiena Busturia-rena.
• Blog tematiko onena: 'Euskaltzale 2.0' Adrian H. Llorente Aginagalde-rena (literarioa).
• Blog originalena: 'Kap-nere' Nere Soriano Sainz-rena.
'Kirol campusak euskeraz' ekimena Derion
2009-12-28 09:43Campusean txirrindulari zale diran 100 umek parte hartuko dabe. 'Kirol campusak euskeraz' ekimenak bi txanda izango ditu: lehenengoa, abenduaren 28an eta 29an eta bigarrena, 2010eko urtarrilaren 4tik 5era bitartean. Campus bakotxean 50 ume egongo dira.
Merinalde Eguna Abadiñon
2009-12-23 13:26Datorren abenduaren 27an, domekea, azken urteetako ohitureari jarraituz Merinalde Eguna ospatuko da Durangon. Egun horretan, Durangaldeko alkateek Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian 1875.eko abenduaren 27an egin eben azken batzarra gogoratzen dabu. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an foruak kendu zituen eta gure eskualdeko erakunde propioak desagertuarazo.
Tokiko 10 taldek parte hartuko dabe 2010eko Heineken Jazzaldian
2009-12-23 13:16 Musikea2010eko garagarrilean Donostian egingo daben 45. Heineken Jazzaldiak tokiko hamar talde sartuko ditu barriro egitarauan. Aukeraketa prozesuan parte hartu nahi daben taldeek urtarrilaren 25a baino lehen emon beharko dabe izena eta jaialdiak www.heinekenjazzaldia.com webgunean eskatutako materiala bialdu be.
The Filetones, Rise To Fall eta Meneo taldeek irabazi dabe Bilbo Hiria XXI. Pop-Rock Lehiaketea
2009-12-22 17:38 MusikeaBilbo Hiria Pop-rock Lehiaketaren 21. edizinorako on-line egindako inskripzinoak 2.000 baino gehiago izan ziran. Horreek guztiak Euskal Herriko, Estaduko eta Europako taldeak, lehiaketako hiru kategorietan parte hartzeko prest. Lehenengo aukeraketea eginda, 1019 banda onartu ziran lehiaketan jarraitzeko eta epaimahai profesionalak 48 talde aukeratu zituan.
Joaquín Achúcarro piano-jotzaileak kontzertua eskainiko dau Bilboko Arriaga Antzokian
2009-12-22 14:54 MusikeaMusikariak Chopinen, Rachmaninofen eta Ravelen piezak joko ditu gaur, abenduak 22. Achúcarrok Liverpooleko Nazinoarteko Lehiaketea irabazi eban 1959an eta ibilbide luzea izan dau ordutik. London Symphony Orchestreagaz egin eban debuta eta, ikuskizun haren harian, sari asko eskuratu zituan, Harriet Cohen saria eta Denporaldiko Debut Onenari Domina tartean.
Nire sofan egin zeinke lo (eta II)
2009-12-22 14:26 Bidaide'Couchsurfing'-aren ganeko erreportajearen bigarren zati honetan, bidaiatzeko modu barri honek ekar leikezan onurak eta trabak aztertuko doguz.
Berri Txarrak taldeak South by Southwest jaialdi estadubatuarrean parte hartuko dau.
2009-12-22 10:43 MusikeaJaialdi hori (Austin, Texas) Estadu Batuetako musika erakustokirik handienetakoa da eta urtero milaka zale eta musika arloko behargin batzen ditu. Jaialdia martiaren 17tik 21era bitartean izango da eta nafarrek Payola diskoa aurkeztuko dabe.
Txomin Peillenek jasoko dau aurtengo Manuel Lekuona saria
2009-12-21 17:33 sariak-autortzakSaria 1983tik Eusko Ikaskuntzak lan osoaren onarpen legez euskal kulturaren pertsonalidadeei emoten deutse. Sorkuntza literarioagaz batera, Txomin Peillenek zabalkunde lan garrantzitsua egin dau biologia, ideien historia eta linguistika arloetan.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa