Aritz Aranburu surflariak irabazi dau Mundakako lehenengo online txapelketea
2012-01-26 10:23Saridunak Aritz Aranburu surflaria eta bere kameralaria Isio Noya izan dira, 2011ko abenduan 27an egindako bideo grabazinoagaitik, lehiaketara aurkeztutako tuborik onena jasoten dauena. 7.500 euroko sariaz gan, Mundakan egingo dan Billabong Pro Challenge 2012 txapelketan parte hartzeko konbidapena be jaso dau irabazleak.
Mundakako lehenengo online surf txapelketearen sari banaketa ekitaldia egin da bart, Basquetoureko zuzendari Ana Izaguirreren eta Mundakako alkate Unai Rementeriaren presentziagaz. Mundakako ezker olatuan egindako tubo onenaren grabazinoari jagokon saria Aritz Aramburuk eta Isio Noya kameralariak eskuratu dabe.
Mundakako online lehen surf txapelketan Euskadiko surflaririk onenak izan dira, besteak beste, Aritz Aranburu, Dani Alonso-Alegre, Euken Masa, Iker Acero, Kepa Acero, Iker Fuentes, Indar Unanue eta Txaber Trojaola. Publikoaren aldetik be parte hartze handia izan da; izan be, lehiaketearen webguneak (www.mundakatubes.biz) 13.000 bisita baino gehiago izan ditu.
Sari banaketea Mundakako talaian egin da, surf giro bete-betean, eta bertan Basquetoureko zuzendari Ana Izaguirre, Eusko Jaurlaritzearen izenean, eta Mundakako alkate Unai Rementeriagaz batera, Billabongeko Craig Sagek, Mundakako Surf Taldeko Guillermo Lecumberrik eta BiscayTIKeko Ibon Oñatek be parte hartu dabe.
Saridunak Aritz Aranburu surflaria eta bere kameralaria Isio Noya izan dira, 2011ko abenduan 27an egindako bideo grabazinoagaitik, lehiaketara aurkeztutako tuborik onena jasoten dauena. 7.500 euroko sariaz gan, Mundakan egingo dan Billabong Pro Challenge 2012 txapelketan parte hartzeko konbidapena be jaso dau irabazleak.
Bigarren saria Iker Fuentesek eta Isio Noyak irabazi dabe, 3.500 euroko saria; eta hirugarrena, 1.750 eurogaz saritua, Txaber Trojaolak eta Jon Aspuruk irabazi dabe eta ganera bikote horrek publikoaren saria be jaso dau. Publikoaren saria online webgune aplikazino baten bidez bozkatu da, 8.236 boto baino gehiago jaso dituan aplikazinoa. Igon diran bideoek batez beste 8,92 puntuko balorazinoa jaso dabe. Bideo horreek Mundakako ezker olatua zabaldu eta ezagutarazo dabe mundu osoan, lehiaketearen webgunera egindako 13.000 bisitaren bitartez. Bisita horreen jatorria askotarikoa izan da; edozelan be, Espainiakoak izan dira % 80, Ameriketako Estadu Batuetakoak % 10, Frantziakoak % 4, Alemaniakoak % 3 eta ganerakoa Argentina, Italia, Brasil eta Erresuma Batukoaren artean banatua.
Mundakako lehen surf txapelketea Mundakako Udalak eta bertako surf taldeak antolatu dabe, eta Eusko Jaurlaritzearen babesa izan dau, Energiaren Euskal Erakundearen bidez. Horrekaz batera, BiscayTIK Fundazinoaren (Bizkaiko Foru Aldundia eta Bittek) laguntza teknologia izan dabe eskura antolatzaileek. Txapelketeak Mundakako ezker olatu ospetsua nazinoartean zabaltzea dau helburu eta, horregaz batera, barriro be goi mailako probak eta lehiaketak erakartea herri horretara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!