Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politikak itota, Esan Erran Irratiak bere jarduna eten egin behar izan dau

Ametza Kultur Alkartea 2012-01-27 14:29

Esan Erran Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantz inguruetan euskeraz emitiduten dauen irrati bat da. Herriak sortu eban eta herriaren lanari eta laguntzari esker iraun dau ia hamabost urte. Orain bere emisinoa eten egin behar izan dau.

Esan Erran Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantz inguruetan euskeraz emitiduten dauen irrati bat da. Herriak sortu eban eta herriaren lanari eta laguntzari esker iraun dau ia hamabost urte. Orain bere emisinoa eten egin behar izan dau, langile bat lanik barik gelditu da eta herritarrek zerbitzu bat galdu dabe.

Jenteak jakin behar dau ez dala krisi ekonomikoaren beste biktima bat izan, aspaldi hartutako erabagi politiko baten ondorioa baino; euskerazko proiektuak itoteko estrategia baten ondorioa. Urte franko dira diru-laguntzinoak murrizten hasi zirala, eta oraingo honetan erabat desagertu dira, krisiaren atxakiagaz. Ondo neurtutako erabagi politiko bat izan da.

Eta, herriak jakin daian, zuri esan behar deutsugu Nafarroako Gobernuaren (UPN-PP, PSN) agintari zaren horri, eta zuri be Ultzamako Udaleko mandatari zaren horri, irratia desagertzea zuek hartutako erabagi politiko baten ondorioa izan dala. Hauxe da zuen hizkuntza politika hiltzailearen leloa: erderazko proiektuak nafar guztionak dira eta danok pagau behar doguz; euskerazkoak, barriz, euskaldunenak baino ez dira, euskaldunek pagau deiela!

Baina, euskerea ez da luxuzko produktu bat, euskerea gure hizkuntzea da. Nafarrak gara eta euskeraz bizi nahi dogu. Gure nahia eta guztion eskubidea da. Euskereak bizirik irauteko ezinbesteko arnasbideak ditu euskerazko hedabideak. Horregaitik, ahaleginak eta bi egingo doguz Esan Erran lehen baino ozenago eta argiago entzun daiten.

Ametza Kultur Alkartea lantaldeak osotzen dabil Esan Erran ez isiltzeko erabat gitxienez, Pulunpe aldizkariaren funtzionamendua hobetzeko (Pulunpe aldizkariak aurrera jarraituko dau), eta egoera ekonomikoa bideratzen saiatzeko herritarren parte-hartzea bultzatuz eta udal zein kontzejuen inplikazinoa bilatuz. Zuen parte-hartzea behar-beharrezkoa dugu nahi duzun lantaldean eta moduan.

Geugaz hartu-emonetan jarteko: 948-305134, ezubioa@iparmank.org eta pulunpe@gmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu