Gorrondatxeko itsaslabarretako estratuak Lutetiar aroko munduko erreferentetzat hautatu ditue

Bizkaie! 2012-01-30 14:42

Getxoko Gorrondatxe hondartzako itsaslabarretan dagozan hatxetako estratuak Lutetiar aro geologikoko erreferentetzat hautatu ditue, Parisen egozanen ordez. Hemendik aurrera, beraz, erreferentziazko leku ofiziala Gorrondatxe izango da. Geologia-zientzietako Nazinoarteko Batasunak (IUGS) datorren zezeilaren 13an egingo dau aldarrikapen ofiziala.

Getxoko Gorrondatxe hondartzako itsaslabarretan dagozan hatxetako estratuak Lutetiar aro geologikoko erreferentetzat hautatu ditue, Parisen egozanen ordez. Hemendik aurrera, beraz, erreferentziazko leku ofiziala Gorrondatxe izango da. Geologia-zientzietako Nazinoarteko Batasunak (IUGS) datorren zezeilaren 13an egingo dau aldarrikapen ofiziala. Ekitaldian erakunde horretako partaideak, UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Ikerketa Taldeko kideak, eta Getxoko Udaleko eta Euskal Herriko Unibersidadeko agintariak batuko dira. Gorrondatxeri 'urrezko untzea' emongo deutsie, estratigrafiaren alorrean bitxiak diran eta ezaugarri bereziak dituen lekuei emoten jaken saria. Aldarrikapen horrek gure planetea sortzerakoan izandako eta hatxetan inkauta geratu diran jazoerak ezagutu nahi dituen mundu osoko ikertzaileak ekarriko ditu.

Aldarrikapenagaz UPV/EHUren aitatu taldeak hamarkada luze batez egindako lana amaitutzat emoten da. Talde horrek Gorrondatxeko sekzinoaren hautagaitzea proposatu eban Lutetiar oinarrizkoaren Estratotipo izentau egien.

Estratigrafiaren Nazinoarteko Batzordeak deituta, 2009ko udagoienean AEBetako, Italiako, Suitzako, Danimarkako eta Espainiako zenbait herritako ikertzaileak, UPV/EHUren ikerketa taldeagaz batera, Getxon egindako workshop dalako batean alkartu ziran, Getxoko Udalaren babespean. Helburua zan aurkeztutako hautagaitzen artean zein sekzino zan onena eztabaidatzea.


47,8 miloe urte

Aitatzekoa da Gorrondatxe hondartzako itsaslabarretako hatxak itsas hondo sakon batean jalki zirala orain 47,8 miloe urte. Horreek aztertu ostean, garai haretako materialak ikertzeko ingurunerik onena zala erabagi eben.

Gogoratu orain arte finkatutako 61 Estratotipoetatik 5 baino ez dagozala Iberiar Penintsulan, horreen artean, Penicheko sekzinoan (Portugal) Toarciar oinarriko zorua (Behe Jurasikoan, orain 183 miloe urte), Fuentesalzen (Guadalajara) dagoan Aaleniarreko oinarrizko zorua (Erdi Jurasikoan, orain 175,6 miloe urte), eta ganerako hirurak, danak aro Zenozoikokoak, Euskal Herrian dira: Selantiarreko oinarria (orain 61,1 miloe urte) eta Thanetiarrekoa (orain 58,7 miloe urte), biak Zumaian, eta Lutetiarraren oinarrikoa Getxoko Gorrondatxe hondartzan dagoana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu