Amorebieta-Etxanoko Udalak WIFi zerbitzua ezarri dau udaletxeko gune publikoetan

Bizkaie! 2012-01-30 13:02

Sistema honek Interneterako debaldeko sarbidea eskaintzen dau, kablerik bakoa. ZornotzaWifi seinalearen bidezko Interneterako sarbidea izango da Udaletxean jentearentzat edegiak diran guneetan: osoko bilkuren aretoan, eraikineko sarreran eta harreran, Etxano aretoan, talde politikoen bulegoetan, eta abarretan.

Wifi zerbitzua ezarri dau Amorebieta-Etxanoko Udalak udaletxeko espazio publikoetan. Sistema honek Interneterako debaldeko sarbidea eskaintzen dau, kablerik bakoa. ZornotzaWifi seinalearen bidezko Interneterako sarbidea izango da Udaletxean jentearentzat edegiak diran guneetan: osoko bilkuren aretoan, eraikineko sarreran eta harreran, Etxano aretoan, talde politikoen bulegoetan, eta abarretan.

Eskaintzen dan deskarga-abiadurea 256 KBps-ekoa da, Telekomunikazinoen Merkatuaren Batzordeak debaldeko sarbideetarako baimenduta dauen handiena. Webguneak, prentsa digitala, norberaren posta, etab. bistartatzeko ainakoa da banda-zabalerea.

Udalak aurreikusita dauka luze barik Nafarroa zentroan be WIFI zerbitzua eskaintzea.


Zelaieta zentroa

Zenbait hobekuntza egin jakoz Zelaieta zentroko Wifi zerbitzuari: batetik, liburutegiko seinalea areagotu eta beheko solairura zabaldu da eta, bestetik, zerbitzua ezarri da Gazte Txokoan.


Debaldeko Wifi aire zabaleko gune publikoetan

Udabarrian udalerriko gune publikoetan, Herriko plazan, Zelaieta parkean eta Nafarroa parkean hain zuzen, debaldeko Wifi jartea dauka aurreikusita Udalak.

Ondoren, probak egingo dira, lokailuren bat eta errepikagailuak erabilita, ZornotzaWifi seinalea Amorebietako urigunetik udalerriko auzoetako plazetara eroateko (Euba, Etxano, Boroa, San Migel, etab.).

Zerbitzu barri honen inguruko galderak eta iradokizunak udal webguneko Idatzi udalari atal bidez egin ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu